Izebaren etxea: adinekoak eta haurrak elkarrekin zaintzeko txokoa

Faktoria / 2016-05-23 / 00:15:09

entzunEz da haurtzaindegia, ezta adinekoen eguneko zentroa ere. Edadetuak eta haurrak elkarrekin egongo diren txokoa da Andoainen ireki duten “Izebaren etxea”. Arduradunekin hitz egin dute Faktorian.

Gazte gara gazte: euskarak ere badituelako esamolde “guay”ak

Faktoria / 2016-05-09 / 00:10:29

entzunAhotsak proiektuan “Gazte gara gazte” atala osatzen ari dira. Aintzane Agirrebeñak azaldu du, hizkera informalean euskararekin sumatzen den hutsunea bete nahian ari direla.

Dependentzia-arretarako erdi mailako gradua, Azkoitia-Azpeitia BHIn

Faktoria / 2016-05-04 / 00:10:37

entzunMendekotasunen bat duten gizon eta emakumeak zaintzeko, titulazioa ezinbestekoa izango da datorren urtetik aurrera. Egoera berri horrek bultzatuta, ikasketa berriak prestatu ditu Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI eskolak, Dependentziaren Arretarako erdi mailako gradua. Xehetasun guztien berri eman dituzte Alberto Izagirre eskolako zuzendariak eta Mikel Alberdi zuzendari ordeak Euskadi Irratiko Faktorian.

Guztiok matematekari, zergatik ez?

Faktoria / 2016-05-02 / 00:17:12

entzunOxford-etik itzuli berri, Ainhoa Iñiguez matematekari eta Bilboko ingeniaritza eskolako irakasleak “matematika txokoa” ekimenaren berri eman du Euskadi Irratiko Faktorian, besteak beste. Matematika publiko zabalarengana gerturatzeko ahalegin bat Iñiguez-ek berak azaldu duenez, ikastaro desberdinak izango dira “matematikekin ondo pasatzeko helburuarekin”.

Naroa Martinez: ”Mutilen kirola delako ezin izan du segi neska askok”

Faktoria / 2016-04-28 / 00:06:32

entzunEmakume pilotarien Bartzelonako lehenbiziko txapelketan parte hartu du Naroa Martinez arabarrak. Zaletasuna duten emakumeei etxean ez geratzeko deia egin die “gure artean arituko gara”. Izan ere, bere ustez, maila handiko neska askok utzi egin behar izan dute “mutilen kirola” delako.

Hilerokoarentzat tanpoien ordezko bila

Faktoria / 2016-04-21 / 00:20:29

entzunManresako Udalean ezohiko gaia landuko dute gaurko osoko bilkuran: CUPek proposatuta, emakumeek hilerokoarentzat tanpoi eta konpresen ordez, erabil ditzaketen beste tresnez arituko dira. Amaia Nausia eta Arantzazu Fernandezekin gaiaz solastu dira