Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute / 2020-10-15 / 443 hitz
Larrialdi klimatikoaren eta biodibertsitate-galeraren auziek ekosistemak berreskuratzeko apustu globala eskatzen dute. Globala eta bi helburuak modu bateratuan aintzat hartzen dituena, hamabi herrialdetako zientzialariek Nature aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera. Munduan lehentasunez berreskuratu beharreko eremuak identifikatzea ezinbestekoa dela diote, kalkulatu baitute, haietako % 30 berreskuratuta, aurreikusitako espezieen desagertzeen % 70 ekidin eta Industria Iraultzatik atmosferan metatutako karbonoaren erdia xurgatuko litzatekeela.
Jarraitu irakurtzen