Ibon Larrinaga: “Boxeoak ez dit bizitzeko ematen, eta nire bikoteari esker nago hemen”

Oier Aranzabal, Beñat Hach Embarek / 2018-09-17 / 1336 hitz

Zita geneukan tokia ezin topatuta ibili ginen bueltaka Deustuko erakin baten inguruan, harik eta garaje ate batean kartel batean erreparatu genuen artean: “boxeo aretoa”. Berez ibilgailuentzat egindako sarrera horretatik jo, eta kurba, bulego eta biltegi artean, Bilboko garaje zulo ilun hartan, boxeolari ugariren kartelak zeuzkan horma batekin egin genuen tupust; aldamenean, une honetan potentzial handienetakoa daukan boxeolari euskalduna entrenatzen da. Besteak beste, aurten Madison Square Gardenen 20.000 lagunen aurrean eta telebista zein internetez borroka ikusi zuten milioika pertsonen aitzinean lehiatu da.

Jarraitu irakurtzen