Gu gintuzun Oskorri

Iñigo Astiz / 2015-11-22 / 1332 hitz

Jarri errenkadan bata bestearen ondoan Oskorriren CD guztiak, eta horra Euskal Herriko musika talderik esanguratsuenetariko baten neurria: 5 metro eta 72 zentimetro. Errekasto bat gurutzatzeko beste bai. Horra, ia bost hamarkada bete musika. Luzeran neurtu beharrean, sakonera neurtzekoa da, ordea, haien ibilbidea, eta zailagoa da hor neurria. Bai baitira kanten iraupen zehatzak baino gehiago irauten duten kantak. Zentsura, Burgosko Prozesua, Gabriel Arestiren heriotza, Francoren heriotza, euskarazko irakaskuntzaren erregularizazioa, ETAren atentatuak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, heroina, Korrika, Obabakoak, Euskalduna ontzioletako borrokak, euskal rock erradikala, Berlingo harresiaren erortzea, Golkoko lehen gerra, Irailaren 11, Egunkaria-ren itxiera, Interneten hedapena, Guggenheim museoa, Manuel Fragaren heriotza, ETAren jardun armatuaren amaiera… eta gaur akabo. Bilboko Arriaga antzokian bi saioko despedidarekin esango dute agur Oskorrikoek. Bost doinutan ibiliko ditu BERRIAk taldearen bost hamarkadak. 5 metro eta 72 zentimetro luze. Sakon.

Jarraitu irakurtzen