Emakumeen gerra

Ricardo Arregi Heredia / 2018-02-22 / 521 hitz

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik (Itzultzailea: Iker Sancho Insausti; Elkar, 2017) da irakurri dudan azken euskarazko liburua eta oraindik dabilkit ametsetan; irakurri ditudan azken liburuetatik ederrena, zalantzarik gabe. Esana dago. Badakit asko harrituko direla eder hitz arriskutsua erabili dudalako gerrari buruz eta gerraren izugarrikeriei buruz aritzen den liburua balioesteko: harrituei gogoratu beharko nieke, beharbada, edertasuna gauza polittekin soilik lotzen duen pentsamendu estetikoak gaindituta daramala mende batzuk, baina ez naiz orain teoria estetikoen basoetan sartuko.

Jarraitu irakurtzen