Unai Canela : “Niretzat, onena da txori bati begira ere hunkitzeko gai izatea”

Edurne Elizondo / 2016-09-28 / 883 hitz

Munduari itzulia eman zion Andoni Canela natura fotokazetari nafarrak, duela bi urte. Familiarekin egin zuen bidaia, Looking for The Wild izeneko proiektuaren eskutik. Kontinentez kontinente egin zuten bidea, tokian tokiko animalien bila. Liburua osatu zuen Canelak iaz, argazkiekin. Orain, dokumentala aurkeztu du, El Viaje de Unai (Unairen bidaia) izenburupean. Urrian ikusi ahal izanen da Tuteran, eta gero Iruñean. Bidaiaz eta filmaz aritu da dokumentalari izena eman dion Unai Canela (Castellar de n’Hug, Bartzelona, 2004).

Jarraitu irakurtzen