‘Hemendik aurrera negu arraroagoak izango ditugu’

Faktoria / 2016-02-11 / 00:19:43

entzun2015-2016 neguak badu berezitasuna: azken urteetako tenperatura beroenak utzi dizkigu eta horrek berarekin ekarri du, otsailerako loratuta egon behar ez luketen landare eta loreak ikusten hasi garela. Animalia batzuk nahastuta dabiltza eta habia egiten hasi dira txori batzuk. Gertatzen ari dena aztertu nahi izan dugu Onintze Salazar meteorologoa, Unai Pascual klima aldaketaren kontrako BCE euskal bulegoko ikerlaria eta Iakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin.

Nor da Angela Davis?

Faktoria / 2016-02-04 /

Mundu mailan erreferentzia ideologiko eta intelektuala da Angela Davis, 60ko hamarkatik AEBetan beltzen eskubideen aldeko mugimenduei erabat lotutako emakumea, AEBetako Alderdi Komunistako kidea, Pantera Beltzen mugimenduaren inguruan ibili zena… Ipar Hegoa Fundazioak eta Gite-Hipesek antolatutako hitzaldi eta ikastaroetan parte hartzeko Euskal Herrian izango dugu egunotan. Davisen ibilbidea errepasatu dugu Juanjo San Miguelekin.

Hemen haren biografia bat