Azukrearen kalteez aritu da Elhuyarreko Ana Galarraga

Mezularia / 2016-03-21 / 00:07:51

entzunNature aldizkariak “Azukrearen pozoin gozoa” artikulua argitara eman du eta horren inguruan aritu da Ana Galarraga. Azukrearen inguruan ikerketa asko daudela azaldu du eta kontsumoa mugatzeko neurriak planteatzen ari direla gaineratu du.

J. Asurmendi: ”Entzierroen lehengo filosofia berreskuratu nahi dugu”

Mezularia / 2016-03-21 / 00:11:57

entzunIrrintzi peñako Josu Asurmeni entzierroaren mahaiko kideetako bat da. Aurtengo San Ferminetarako Iruñeko udalari entzierroen inguruan egingo dizkieten eskarien berri eman du.

”Europa-Turkia akordioak auzolotsa ematen du”

Faktoria / 2016-03-21 / 00:19:59

entzunIñaki Iraola eta Patxi Bidart boluntario ibiliak dira Greziako irlatan errefuxatuei laguntzen. “Izutik ihesi datorrenari laguntzera berriz joateko asmoa” dute biek, eta hara joan gabe ere, arazoa bistaratu beharraz hitz egin dute Faktorian.

‘Gero eta ketamina adulteratuagoa saltzen da’

Hirigorrian / 2016-03-16 / 00:27:57

entzunDrogak izan dituzte hizpide Ane Miren, Eneko eta Nahikari pisukideekin. Unai Pérez de San Román Ai Laket-eko kideak eman ditu gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak.

Ezkerreko ukabila ala eskumakoa altxatzeak, ez du esanahi berdina!

Hirigorrian / 2016-03-16 / 00:07:48

entzunIñaki Egaña historialariak kontatu du keinu baten eta bestea egitearen arteko aldea zein den. Esanahia ez da berdina. “V” egitea nondik datorren ere kontatu du, ANV-EAE-ren keinu berezia, keinu faxistaren jatorri erromatarra, eta beste hainbat.

Begiratu hutsarekin ordenagailua, smartphonea edo tableta martxan

Faktoria / 2016-03-14 / 00:16:19

entzunBegiratu hutsarekin ordenagailua lanean jar dezakegu “Eye tracking” sistemari esker. Hitz egiteko edo mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonek, begiradarekin, ordenagailuan testuak idatz ditzakete edo whatsappez komunikatu, besteak beste. Horrez gain, industriaren munduan ere erabilpen oso garrantzitsuak ari da izaten. Donostian egoitza duen VICOMTECH-IK4 teknologia zentroarekin sistema garatu eta merkaturatzeko IRISBOND taldea sortu zuten. Eduardo Jauregi Irisbond-en sortzailea gonbidatu dute Faktoriara horren berri emateko.