Etsipenaren bazter garratzenetatik ere lore ederrak irtetzen direlako. Iparra galdu behar delako, iparra berreskuratzeko.
Plataforma guztietan entzun eta ikusgai.
Etsipenaren bazter garratzenetatik ere lore ederrak irtetzen direlako. Iparra galdu behar delako, iparra berreskuratzeko.
Plataforma guztietan entzun eta ikusgai.
BERRIA Ikasgela / Iker Tubia / 2022eko otsailak 11
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, ezkutuan edo bigarren mailan geratu ohi den andreen lana eta presentzia nabarmentzeko baliatzen den jarduna. Zenbait alorretako lau emakume zientzialarik nabarmendu dute oraindik asko falta dela berdintasuna erdiesteko.
Gutxiago ikusarazten da emakume zientzialarien jarduna, aukera gutxiago dituzte, eta gutxiago aipatu eta aitortzen da haiek egiten duten lana. Hori argi dute zientziaren alorrean ari diren emakumeek. Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna izanik, han eta hemen hamaika egitasmo eginen dira egunerokoan gutxiago erreparatzen zaion errealitatea azaleratzeko eta dagokion balioa emateko. Aurrera egiteko baliagarriak diren arren, andre ikerlariek uste dute lan handia dagoela egiteko, egun bakarra ez dela aski.
Orain dela hamarkada bat haur eta gazteen transexualitatea ez zen soilik ikusezina, pentsaezina ere bazen. Zazpi urtetan Naizen elkarteak ikusgarri eta, garrantzitsuagoa dena, pentsagarri egitea lortu du. Sariak banatuz eta abestia eta bideoklipa estreinatuz ospatu du, ekitaldi jendetsu batean.
Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.
Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek… Bada ekiteko ordua.
Hitz egiteko ordua. Hortaz, ernatu, larrialdi linguistikoaren alarma gorriak pizten hasiak dira. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.
Ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka, 22. KORRIKAra batzeko unea da. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.
Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin.
Okerra da euskaraz irainik ez dagoelako ustea. Topiko bat da; oso errotuta dagoen topiko bat, ordea. Euskarazko 140 irain bildu ditu BERRIAk, eta zerrendak izan lezake segida, nahi izanez gero. Irain horietako asko Irainka. Euskal irainen bilduma liburutik hartuak dira. Joseba Aurkenerena, Covadonga Garcia eta Jon Zelaia irakasleek idatzi zuten, eta 3.000 irain inguru jaso. 1999. urtean argitaratu zuten.
Gazteen eguneroko hizkerako hainbat esamolde nola esaten diren entzun daiteke bideoan. BERRIAko kazetaririk gazteenek hartu zuten parte 2020ko Euskaraldiaren harira eginiko ikus-entzunezko honetan.
Bideoa:
Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Xabat Illarregi eta Xabier Silveirari gailendu zaie Anaitasuna kiroldegian jokatutako saioan.
Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatutako finalean, eta Estitxu Arozenaren eskuetatik jaso du txapela. Hain zuzen ere, Arozenarekin hasi zen bertsotan gazte iruindarra, eta hark txapela eskuratu eta 26 urtera hartu dio lekukoa.
Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariei gailendu zaie iruindar gaztea, finalean parte hartu duen lehenengo aldian.
Julio Soto buruz burukotik kanpo geratu da, kiniela guztiek iragartzen zutenaren aurka, eta Eneko Lazkoz sartu da Alkaizarekin batera.
Hauxe izan da Saioa Alkaizak txapela jasotakoan bota duen agurra eta bideoa:

Bideoklipa ikusgai
FAKTORIA / 2021-11-05 / 00:18:06
Etorkin gehiegi daudela, beraien erruz soldatak jaisten ari direla, diru-laguntza publiko gehienak jasotzen dituztela, segurtasun arazoak eragiten dituztela edota euskara arriskuan jarri dutela. Etorkinen inguruko iritzi horiek jaso eta estatistikekin alderatu ditugu. Bat al datoz errealitatearekin?
Kalean bolo-bolo dabiltzan iritziak dira, Euskadi irratiko mikrofonoek jaso eta antenaratu dituztenak. Zenbat dute, ordea, egiatik? Datuek berresten al dituzte iritzi horiek? Ikuspegi migrazioaren behatokiko Arkaitz Fullaondo soziologoak eman dizkigu erantzunak.
FAKTORIA / 2021-10-20 / 00:17:22
Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira… Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu.