Kategoriaren artxiboa: 2016
Munduak guztiontzat beharko luke: Chrysallis Euskal Herria
Getxoko San Nikolas ikastolako irakasle eta umeek prestatutako bideoa, IRRIA aldizkariak Chrysallis Euskal Herriari eskainitako komikiarekin,
Denon artean mundua guztiontzat eta politagoa egiten!!!!!
Zer da ‘infoxikazioa’?
Informazioa kudeatzeko hainbat tresna erakutsi dizkigu Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakasleak, “Klik bakar bat ere ez xahutzeko”.
Gazte gara gazte: euskarak ere badituelako esamolde “guay”ak
Faktoria / 2016-05-09 / 00:10:29
Ahotsak proiektuan “Gazte gara gazte” atala osatzen ari dira. Aintzane Agirrebeñak azaldu du, hizkera informalean euskararekin sumatzen den hutsunea bete nahian ari direla.
KEN ZAZPI – PHOENICOPERUS – BIDEOKLIPA
KEN ZAZPI taldearen PHOENICOPERUS lanean jasotzen den izen bereko kantuaren bideoklipa.
GIZAKIEN LURRA
Gipuzkoa anitz
Interneten, tokirik ez gorrotoari
SOS Arrazakeriaren kanpaina, sare sozialetako gorrotoaren diskurtsoaren kontra.
Dependentzia-arretarako erdi mailako gradua, Azkoitia-Azpeitia BHIn
Faktoria / 2016-05-04 / 00:10:37
Mendekotasunen bat duten gizon eta emakumeak zaintzeko, titulazioa ezinbestekoa izango da datorren urtetik aurrera. Egoera berri horrek bultzatuta, ikasketa berriak prestatu ditu Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI eskolak, Dependentziaren Arretarako erdi mailako gradua. Xehetasun guztien berri eman dituzte Alberto Izagirre eskolako zuzendariak eta Mikel Alberdi zuzendari ordeak Euskadi Irratiko Faktorian.
Bardea: Game of Thrones baino askoz gehiago
Hirigorrian / 2016-04-29 / 00:09:18
Txapi Txuri etxeko nagusiak, Kerman Laskibiarrek azaldu digu Bardeak duen bizitza: HBO ekoiztetxekoek baino 20 urte lehenago deskubritu zuten beraiek.