Hirigorrian /2016-05-06 / 00:07:58
Kontxi Garmendia fisioterapeutak eman ditu azalpenak. Oinak airean baina ondo eutsita eramatearen abantailak. Munduan milioika pertsona ibiltzen da beti sandaliatan.
Hirigorrian /2016-05-06 / 00:07:58
Kontxi Garmendia fisioterapeutak eman ditu azalpenak. Oinak airean baina ondo eutsita eramatearen abantailak. Munduan milioika pertsona ibiltzen da beti sandaliatan.
Faktoria / 2016-05-09 / 00:10:29
Ahotsak proiektuan “Gazte gara gazte” atala osatzen ari dira. Aintzane Agirrebeñak azaldu du, hizkera informalean euskararekin sumatzen den hutsunea bete nahian ari direla.
Faktoria / 2016-05-04 / 00:10:37
Mendekotasunen bat duten gizon eta emakumeak zaintzeko, titulazioa ezinbestekoa izango da datorren urtetik aurrera. Egoera berri horrek bultzatuta, ikasketa berriak prestatu ditu Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI eskolak, Dependentziaren Arretarako erdi mailako gradua. Xehetasun guztien berri eman dituzte Alberto Izagirre eskolako zuzendariak eta Mikel Alberdi zuzendari ordeak Euskadi Irratiko Faktorian.
Hirigorrian / 2016-04-29 / 00:09:18
Txapi Txuri etxeko nagusiak, Kerman Laskibiarrek azaldu digu Bardeak duen bizitza: HBO ekoiztetxekoek baino 20 urte lehenago deskubritu zuten beraiek.
Faktoria / 2016-05-02 / 00:17:12
Oxford-etik itzuli berri, Ainhoa Iñiguez matematekari eta Bilboko ingeniaritza eskolako irakasleak “matematika txokoa” ekimenaren berri eman du Euskadi Irratiko Faktorian, besteak beste. Matematika publiko zabalarengana gerturatzeko ahalegin bat Iñiguez-ek berak azaldu duenez, ikastaro desberdinak izango dira “matematikekin ondo pasatzeko helburuarekin”.
Elhuyarreko Ana Galarragak ikerketa baten berri eman du Euskadi Irratian. Hezetasunak, tenperaturak eta antzeko aldagaiek hizkuntzen soinuan nola eragiten duten landu dute. “Leku heze, bero eta tropikaletan, basoak eta izaten diren leku horietan, hizkuntzek askoz bokal gehiago izaten dituztela, eta kantariagoak edo dira, doinu kantariagoa dute, leku lehor, hotz eta irekietan baino. Horietan kontsonante gehiago izaten dituzte”, adibidez. Zergatik? Entzun.
Faktoria / 2016-04-28 / 00:06:32
Emakume pilotarien Bartzelonako lehenbiziko txapelketan parte hartu du Naroa Martinez arabarrak. Zaletasuna duten emakumeei etxean ez geratzeko deia egin die “gure artean arituko gara”. Izan ere, bere ustez, maila handiko neska askok utzi egin behar izan dute “mutilen kirola” delako.
Faktoria / 2016-04-21 / 00:20:29
Manresako Udalean ezohiko gaia landuko dute gaurko osoko bilkuran: CUPek proposatuta, emakumeek hilerokoarentzat tanpoi eta konpresen ordez, erabil ditzaketen beste tresnez arituko dira. Amaia Nausia eta Arantzazu Fernandezekin gaiaz solastu dira
Faktoria / 2016-04-22 / 00:09:55
57 urte zituela hil da 80ko hamarkadako pop izar handienetakoa: Prince. Asier Leoz eta Jon Basaguren lankideekin aztertu dute Princek musikari egindako ekarpena.