Faktoria / 2016-04-06 / 00:17:28
Itsaso Blazquez izan da Faktorian gonbidatu. Lodifobiaz aritu dira berarekin: “Analisiak bikain dituen lodia baino, gaixo dagoen argala nahiago du gizarte honek”.
Faktoria / 2016-04-06 / 00:17:28
Itsaso Blazquez izan da Faktorian gonbidatu. Lodifobiaz aritu dira berarekin: “Analisiak bikain dituen lodia baino, gaixo dagoen argala nahiago du gizarte honek”.
Hiru Erregeen Mahaia / 2016-03-27 / 00:09:45
Olinpiar jokoetarako txartela eskuan duela, helburuak garbi ditu lasartearrak. Urrea ekarri nahi du etxera.
Faktoria / 2016-03-29 / 00:11:30
Lokaletan biltzen diren gazteekin elkartu eta lonjen erabilera ludikoari lotutako arriskuak murriztea da Lonja-Laket egitasmoaren helburua. Ekimenak Europako Kontseiluaren aitortza jaso zuen 2012an eta orain, Vital Fundazioaren laguntzaz, Araban jarri dute martxan. Unai Perez de San Roman, drogen kontsumoaren arriskuen murrizketen aldeko Ai Laket Elkarteko kideak eman du programaren berri.
Faktoria / 2016-04-04 / 00:09:36
Borja Olabegogeaskoetxea itsas salbamenduko boluntarioen arduraduna da eta abendutik Greziako Chios irlan lanean ari da. Europako Batasunak Turkiarekin sinatu duen akordioa indarrean sartu den egunean, kanporatu dituzten lehen errefuxiatuak kaleratzen ikusi ditu.
Mezularia / 2016-03-21 / 00:07:51
Nature aldizkariak “Azukrearen pozoin gozoa” artikulua argitara eman du eta horren inguruan aritu da Ana Galarraga. Azukrearen inguruan ikerketa asko daudela azaldu du eta kontsumoa mugatzeko neurriak planteatzen ari direla gaineratu du.
Mezularia / 2016-03-21 / 00:11:57
Irrintzi peñako Josu Asurmeni entzierroaren mahaiko kideetako bat da. Aurtengo San Ferminetarako Iruñeko udalari entzierroen inguruan egingo dizkieten eskarien berri eman du.
Faktoria / 2016-03-17 / 00:04:54
“Ber” eta “Bir” aurrizkien erabilpenari buruz aholkuak eman ditu Ibon Sarasola hizkuntzalariak
Hirigorrian / 2016-03-15 / 00:15:07
Lourdes Goenaga, mediku forentsea da Donostiako epaitegian. Forentseen lanaz eta antolaketaz aritu da eta gorpu batek eman dezaken informazioaz.
Hirigorrian / 2016-03-16 / 00:07:48
Iñaki Egaña historialariak kontatu du keinu baten eta bestea egitearen arteko aldea zein den. Esanahia ez da berdina. “V” egitea nondik datorren ere kontatu du, ANV-EAE-ren keinu berezia, keinu faxistaren jatorri erromatarra, eta beste hainbat.