Eman ilea kimioterapiak ilerik gabe utzi dituenentzat

Faktoria / 2016-02-03 / 00:11:04

entzun“Elkartasun ile sortak” elkarteak eta Donostiako Usandizaga Institutuko ikasleek ekimen bat jarri dute abian: Kimioterapiaren ondorioz ilerik gabe geratzen direnentzat pelukak egiteko ilea ematea. Batez ere gazteei begira egindako kanpaina da.

Animatzen?

‘Presarik gabe eta patxadaz lan egitea izan da gure sekretua”

Hiri gorrian / 2016-01-28 / 00:26:07

entzunGorka Armendarizek eta Patxi Mercerok, Leihotikan taldeko kideek,  Hiri Gorrian kontatu dute zein den talde batek horrenbeste urte, ia 25,  irauteko sekretua. Eurena behintzat hori izan da: presiorik ez, presarik ere ez, eta kantu eta disko berriak patxadarekin egitea.

Cypher-ak egiten hasi dira euskal rapeatzaileak ere!

Hirigorrian/ 2016-01-29 / 00:13:27

entzunAsier Martin “Euskal Hip Hop Herria” webguneko arduraduna eta Iñigo Iriondo “Gatom” rapeatzailea izan dira Hiri Gorrian. “CYPHER” kontzeptua azaldu dute: kamera aurreko rapeoa. BILTZARRA deitu diote proiektuari.

”Onartezina da Karrantzan egin duten otso garbiketa”

Hirigorrian / 2016-01-27 /00:17:12

entzunEuskal Herrian zebiltzan otso apurrak hil egin dituzte asteburuan Karrantzan, Bizkaiko aldundiak baimendutako uxaldian. Euskadiko Otso Taldeak neurriak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari, abeltzainen interesak ez ezik, otsoa ere babestu dezan.

Asisko Urmeneta: ‘Giroa usteltzen hasi zela ikusi genuen’

Faktoria / 2016-01-27 / 00:04:12

entzunIruñeko komunikazio enpresa batek erosi zuen Kukuxumusu iaz. Markaren filosofiarekin bat ez etortzeagatik utzi du Mikel Urmenetak berak sorturiko marka. Hala ere, bere kaxa jarraituko du diseinatzaile lanetan. Asisko bere anaiak eman du  Faktorian gertatutakoaren berri.

Bilbon ‘parkour’-a egiten du Asier Osmak, eta hortz guztiak ditu!

Hirigorrian / 2016-01-26 / 00:31:22

entzunParkour Bilbao-ko kidea da Asier Osma eta hiriko kale eta plazetan saltoka, korrika eta txiribueltaka ibiltzen dira. Baita Bilbotik kanpora ere. Lehiaketak hala ere, ez dira euren filosofiaren barruan sartzen.

”Baigorrira etorri diren errefuxiatuekin, errezeloak uxatu egin dira”

Mezularia / 2016-01-26 / 00:07:04

entzunBaigorrira 41 errefuxiatu etorri ziren azaroan. Igandean alde egingo dute Baigorritik, eta agur festa antolatu dute herrian. Jean Mixel Koskaratek esan duenez, hasieran herritar batzuek zituzten errezeloak uxatu dira. 33 errefuxiatuk asilo eskaera aurkeztu dute.

Albiste idatzia irakurri nahi izatera, hemen esteka