Aita-semeak graffitigile

Faktoria / 2021-04-12 / 00:20:09

audio_ikonoa

Nextor Otaño 17 urteko pasaitarrak Espainiako graffiti txapelketa irabazi berri du. Aitarekin batera aritzen da marrazkiak egiten.

Inori esan gabe eman zuen izena Nextor Otaño ‘Nexgraff’-ek Graffiti Battle txapelketan, ez baitzuen espero hain urrun iristea. Hainbat fase gainditu ostean, finalean Diego As galiziarrarekin lehiatu zen. Dena den, ezusteko tekniko batzuk zirela medio, txapelketaren antolatzaileek erabaki zuten bi finalisten artean banatzea saria.

Aitor Otaño aitarekin batera egiten ditu graffitiak Nextorrek. ‘Nex’ sinadurapean, askotariko marrazkiak egin dituzte. Artista estatubatuarren graffitiak egin izan dituzte, baina baita euskal kulturako erreferente batzuenak ere; besteak beste, Maialen Lujanbioren, Mikel Laboaren eta Berri Txarrak taldearen erretratuak egin izan dituzte. @nexgraff Instagram kontuan jartzen dituzte ikusgai egindako lanak.

Haizea-“Petricor”

Gaztezulo / 2020-09-09 / 00:02:52

Arabako rapa bizi-bizirik da. Hala erakusten digu Haizea gasteiztarraren Petricor abestiak. Errekaleorren grabatutako bideoklipak lagundurik barneko ezinegonen eta garai ezegonkor hauen inguruko hausnarketak jaurtitzen ditu ahoan bilorik gabe.

Nola demontre funtzionatzen dute edalontzi musikalek?

Zientzia kaiera / 2019-05-06 / 00:01:25

Kristalezko harpa ospe handiko musika tresna izan zen XVIII. mendean. Mozartek edo Beethovenek idatzi zituzten kristalezko harparako obrak. Baina zer da kristalezko harpa bat? Seguruenik noizbait ikusi duzu, edalontzi musikalak dira. Baina ba al dakizu zein den hauen funtzionamenduaren oinarri fisikoa? Bideo honetan minutu eskas batean azalduta dago kontua. Hala ere, gehiago jakin nahi izanez gero, eskura duzu musikaren zientzia.

Ezagutzen “Gutuberrak” euskal webseriea

Gaztezulo / 2018-12-10 / 00: 02:09

Asteburuan Gutuberrak euskal webseriea estreinatu du EITBk. Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatuko du sareko telesailak. Behar duten dirua lortzeko, Youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei. Errealismoa gizarte kritikarekin nahasten duen tonuan, batzuetan gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, eta bizitzako egoera zailei umore ona gehitzen zaie. Ez galdu lehen kapitulua!