Kategoriaren artxiboa: Osasuna
Hiesako testaren emaitzen zain
Eman ilea kimioterapiak ilerik gabe utzi dituenentzat
Faktoria / 2016-02-03 / 00:11:04
“Elkartasun ile sortak” elkarteak eta Donostiako Usandizaga Institutuko ikasleek ekimen bat jarri dute abian: Kimioterapiaren ondorioz ilerik gabe geratzen direnentzat pelukak egiteko ilea ematea. Batez ere gazteei begira egindako kanpaina da.
Animatzen?
‘Barruak astintzen’
Sartu Goienako webgunean eta ikusi (eta nahi izanez gero, deskargatu) “Barruak astintzen” erreportajea.
Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik iritsi da errekonozimendua: Barruak astintzen erreportajea aukeratu du, Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria 2015 lehiaketako telebistaren kategorian.
Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak, Arizmendi-Almen Ikastolak eta Goienak elkarlanean egindako erreportajea da. Arabako Arespalditza herrian, lau egunez, elkarrekin bizi izaten egon diren ikasleak eta buruko gaixotasuna duten pertsonak ditu protagonista; euren testigantzetan oinarritzen da lana. Agifesetik adierazi dutenez, “proiektuaren interesgarritasuna eta nola landuta dagoen” baloratu dute, saria erabakitzerako orduan.
Seropositiboak diren pertsonak onartzen
Organo emaileen adinak gora, transplanteen arrakasta mailak ere bai
Faktoria / 2016-01-25 / 00:15:13
Organo emaile izatearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute Faktorian. Horretarako, Lander Atutxa, Gipuzkoa ospitaleko transplante koordinatzailea eta Patxi Sansinenea, duela 19 urte bihotza transplantatu zioten 81 urteko donostiarra, gonbidatu dituzte.
Digestio aparatua
Autismoa
Oier Lakuntza: ‘Gaitza izanagatik ere, bizitzan aurrera egin behar da’
Faktoria / 2015-12-09 / 00:20:49
5 urte besterik ez zituela Wolfram sindromea diagnostikatu zioten. Gaitzak, besteak beste, itsu utzi du, eta entzumen arazoak eragin dizkio. Gaitzak ez dio galarazi Kimika ikasketak osatu eta ikerketan aritzea. “Bi aukera dauzkazu: etxean geratu ala kalera atera eta bizitzan aurrera egitea” . Berriki, Gazteen Balioaren saria jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik.
”Bizitzarako poza transmititu nahi dut”
Faktoria / 2015/11/26 /00:25:43
Emazteari pankrean minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zen Anjel Lertxundi bere azken lana idazten. “Zu” eleberriaz eta bizitzaz hitz egin dute Anjel Lertxundirekin Faktorian.
Liburuari buruzko artikulu bat irakurri nahi baduzue, hemen