ETBko umore saioa.
Kategoriaren artxiboa: Besteak
Maider Oleaga: “Elbira Zipitriaren istorioa jakitera eman behar zen”
Ikusmira Berria programarako hautatua izan ostean, Maider Oleagak (Bilbo, 1976) Tabakaleran igaro du iraila osoa bere proiektu berria garatzen, beste hiru egilerekin batera. Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta DSS2016ek bultzatutako egitasmo honek ikus-entzunezko sormena sustatzea du helburu. Oleagak garatu duen lanak ‘Ira26/2’ du izena, eta Elbira Zipitria pertsonaia ezagutzera emango du.
Elkarrizketan kazetaria erabat ezkutuan dago galderak ezabatuta (edo batzuetan idatziz jarrita) eta Maiderren hitzak kateatuta agertzen zaizkigu.
‘Habitat’ liburuaz Katixa Agirre
Katixa Agirre idazleak ‘Habitat’ liburua kaleratu du. Etxebizitza ardatz hartuta sei ipuineko lana osatu du. Igartza sarian irabazle izan eta argitaratu du liburua.
Modelo, miss eta beste.
Hirigorrian / 2016-02-29 / 00:29:58
Alazne, Aiora eta Ioritz: Gazteak eta ikasketadunak, baserriaren aldeko apustua egin dute. “Bejondeizula” eta “Sakona Etxaldea” markarekin saltzen dituzten euren produktu ekologikoak. Hortaz eta Euskal Herrian egingo den Via Campesinaren mundu batzarraz aritu dira.
‘Haur transexualek entzunak izatea behar dute’
Faktoria / 2016-02-29 / 00:17:24
Iñaki Goñi, Nafarroako haur transexualen elkarteko sexologoa eta Nahia Rojo psikologo eta sexologoarekin aztertu dute gaia. Adituek esan dute hiruzpalau urteko haurra garatuta dagoela ze generotakoa den jakin eta esateko. Guraso eta irakasleei eskatu diete biek, haurrek esandakoari kasu egin eta eskatzen duten generoan tratatzeko. Sexologoen iritziz, “kasu gehiago ari dira orain, familiek kasu gehiago egiten dietelako haurrek esaten dutenarekin”.
Elbarrien duintasunaz
Faktoria / 2016-02-29 / 00:14:45
Ainhoa Bengoetxeak ikusmen urritasuna du eta Aitor Fernandez gurpildun aulkian ibiltzen da. Faktorian izan dira biak gonbidatu, “elbarrien duintasunaz” hizketan.
Xabi Villanueva: ‘Busti nahi ez, eta toxikoa daramagu soinean’
Faktoria / 2016-02-29 / 00:11:15
Xabi Villanueva Greenpeaceko bozeramaileak Detox kanpainaren berri eman du Faktorian; sarri erabiltzen ditugun zenbait jantzik osagai tokikoak dituztela ohartarazteko kanpaina. PFC izenekoa da sustantzia horietako bat, eta kanpaina hau tarteko, hainbat arropa etxek hitzeman dute erabiltzeari utziko diotela.
Alex Txikon: ‘Historia egin ala ez, oso-oso gogorra izan da’
Hiru Erregeen Mahaia / 2016-02-29 / 00:18:12
Alex Txikonek Hiru Erregeen Mahaiari eskaini dio Nanga Parbateko gailurra zapaldu ondorengo aurreneko elkarrizketa. Mendizale bizkaitarra lortu dutenaren gogortasuna utzi nahi izan du agerian.
Interneten erostea segurua al da? Infomatikari baten iritzia jaso dugu
Arkaitz Sukuntza informatikaria ‘Airean’ saioan izan da, Interneten erostea segurua den edo ez azaltzeko. Salmentak gora egiten ari dira urtetik urtera, eta datu guztiak bildu ditugu. Ikus ezazu!