Edurne Pasabanen taldean laguntzaile legez aritu zen Alex Txikon. 7.000 metrotik gora zirela, eskularrurik gabe egin zuen jaitsiera; hain konzentratuta egonik, ez zuela hotzik ere sentitu dio.
Kategoriaren artxiboa: Besteak
‘Negu Gorriak laborategi interesgarria izan zen’
Negu Gorriak taldearen ibilbideaz aritu da Fermin Muguruza ETBko “Tumatxak” saioan. Taldekide bakoitzak bere ikutua, estiloa eta nortasuna eskaintzen zuela nabarmendu du.
”Onartezina da Karrantzan egin duten otso garbiketa”
Hirigorrian / 2016-01-27 /00:17:12
Euskal Herrian zebiltzan otso apurrak hil egin dituzte asteburuan Karrantzan, Bizkaiko aldundiak baimendutako uxaldian. Euskadiko Otso Taldeak neurriak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari, abeltzainen interesak ez ezik, otsoa ere babestu dezan.
Nola sortu eta partekatu artxiboak drive bidez
Bilbon ‘parkour’-a egiten du Asier Osmak, eta hortz guztiak ditu!
Hirigorrian / 2016-01-26 / 00:31:22
Parkour Bilbao-ko kidea da Asier Osma eta hiriko kale eta plazetan saltoka, korrika eta txiribueltaka ibiltzen dira. Baita Bilbotik kanpora ere. Lehiaketak hala ere, ez dira euren filosofiaren barruan sartzen.
”Baigorrira etorri diren errefuxiatuekin, errezeloak uxatu egin dira”
Mezularia / 2016-01-26 / 00:07:04
Baigorrira 41 errefuxiatu etorri ziren azaroan. Igandean alde egingo dute Baigorritik, eta agur festa antolatu dute herrian. Jean Mixel Koskaratek esan duenez, hasieran herritar batzuek zituzten errezeloak uxatu dira. 33 errefuxiatuk asilo eskaera aurkeztu dute.
Albiste idatzia irakurri nahi izatera, hemen esteka
Zer da feminismoa?
Faktoria / 2016-01-26 / 00:14:11
Feminismoak kutsu negatiboa hartu du kaleko erabileran eta “feminazi” bezalako terminoak sortu dira, besteak beste. Nahasketa horren berri galdetu diete gazteei Faktoria saioan.
Organo emaileen adinak gora, transplanteen arrakasta mailak ere bai
Faktoria / 2016-01-25 / 00:15:13
Organo emaile izatearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute Faktorian. Horretarako, Lander Atutxa, Gipuzkoa ospitaleko transplante koordinatzailea eta Patxi Sansinenea, duela 19 urte bihotza transplantatu zioten 81 urteko donostiarra, gonbidatu dituzte.
Txakurrak hondartzan aske ala lotuta?
Legez, lotuta joan behar dute txakurrak hondartzan baina, zer uste dute donostiarrek? Galdeketa egin dugu, era iritziak kontrajarriak dira. Ikus ezazu Ibon GaztaƱazpiren erreportajea.