Zuk zer aplikazio sortuko zenuke?
Kategoriaren artxiboa: EITB
Ciganda: ”sekulakoa litzateke olinpiar jokoetan parte hartzea”
Hiru Erregeen Mahaia / 2015-11-07 / 00:09: 29
2016-ko Rioko olinpiar jokoetara joateko aukera asko ditu Carlota Cigandak. Une honetan ranking-ean duen postuarekin helburu hori lortu egingo luke.
Andoni Beristain: ”Platanoa da orain modan dagoena”
Hirigorrian / 2015-11-23 / 00:07:32
Andoni Beristain argazkilaria eta La Monda magazineko zuzendaria da. Diseiñuan, argazkigintzan… piña boladan dagoela iruditu zaigu. Baina Andoni Beristainek esan digu moda hori pasatu dela, baita alberjiniarena ere. Orain PLATANOAren garaia da, eta aurrera begira, katuak eta txakurrak izango dira modan, bere ustez.
Bruselako Molenbeek auzoari buruz aritu da Olatz Arrieta
Mezularia / 2015-11-20 /00:10:50
Parisko atentatuak, antza, Bruselako Molenbeek auzoan planifikatu ziren. Baina nolakoa da Molenbeek auzoa? Olatz Arrietak, EITBko kazetariak, zertzelada batzuk eman ditu Mezularia saioan.
Freuskara?
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasleak elkartzen dira Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Euskarari buruzko haien iritzia.
Euskara batuan dago naiz eta argi dagoen nongoak diren eta ikasle batzuek haien euskalkiaren adibideak ere jarri dituzten. “Akitua nüzu” edo “zoin otorekin joaiten gea”, adibidez.
Txio-txioka
Publizitatea eta euskara
Eta zuk? Gogoratzen al duzu euskal iragarki edo sloganik?
Erosketa zerrenda euskaraz
Erosketa zerrenda euskaraz egiteko Saskia aplikazioa sortu du Artez euskara zerbitzuak.
Zumaiako flyscha
Ken Zazpiren birsortzea
Faktoria / 2015-11-20 / 00:35:10
Eñaut Elorrieta eta Jon Fresco izan dira Faktorian Ken Zazpiren “Phoenicoperus” disko berriaren aurkezpen egunean honen inguruan solasean.