matematiketan.eus: akabo buruhausteak zenbakiekin

Faktoria / 2016-03-02 / 00:08:43

entzunIkasle batzuen gustuko, baina askoren buruhauste izaten dira matematikak. Zenbakien logika nola azaldu ezin asmatuta ibiltzen diren irakasle eta gurasoei zuzenduta, matematiketan.eus ataria sortu du Leire Aranak.

Maider Oleaga: “Elbira Zipitriaren istorioa jakitera eman behar zen”

Ikusmira Berria programarako hautatua izan ostean, Maider Oleagak (Bilbo, 1976) Tabakaleran igaro du iraila osoa bere proiektu berria garatzen, beste hiru egilerekin batera. Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta DSS2016ek bultzatutako egitasmo honek ikus-entzunezko sormena sustatzea du helburu. Oleagak garatu duen lanak ‘Ira26/2’ du izena, eta Elbira Zipitria pertsonaia ezagutzera emango du.

Elkarrizketan kazetaria erabat ezkutuan dago galderak ezabatuta (edo batzuetan idatziz jarrita) eta Maiderren hitzak kateatuta agertzen zaizkigu.

Xabi Villanueva: ‘Busti nahi ez, eta toxikoa daramagu soinean’

Faktoria / 2016-02-29 / 00:11:15

entzunXabi Villanueva Greenpeaceko bozeramaileak Detox kanpainaren berri eman du Faktorian; sarri erabiltzen ditugun zenbait jantzik osagai tokikoak dituztela ohartarazteko kanpaina. PFC izenekoa da sustantzia horietako bat, eta kanpaina hau tarteko, hainbat arropa etxek hitzeman dute erabiltzeari utziko diotela.

Alex Txikon: ‘Historia egin ala ez, oso-oso gogorra izan da’

Hiru Erregeen Mahaia / 2016-02-29 / 00:18:12

entzunAlex Txikonek Hiru Erregeen Mahaiari eskaini dio Nanga Parbateko gailurra zapaldu ondorengo aurreneko elkarrizketa. Mendizale bizkaitarra lortu dutenaren gogortasuna utzi nahi izan du agerian.