Euskaldun Berriari kalea eman

Salabardoa / 2015-11-17 / 149 hitz

Euskararen Nazioarteko Eguna iristear dela-eta (abenduaren 3a), aurten zerbait berezia egin nahi izan du Poziktibity ekimenak. Horregatik, eta esfortzu eta kemenaren balioa azpimarratuz, Euskaldun Berria Kalea ekimena jarri dute martxan. “Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea”, diote.

“Kalean euskaraz mintzatzera animatzeko ordua da, euskaldun berriek gure bizimodua eta gure hizkuntza berritzen dituztelako. (Berritasuna #poziktibity da!)”.

“Euskal hiztunen komunitatera batzeko ahalegin ikaragarria egin dutenak omentzea da ekimenaren helburua, etxean euskara jaso ez eta euren kabuz ikastea eta erabiltzea erabaki dutenei esker ona agertzea, espazio berriak irabazteko lanean dabiltzala-eta”, eragileen esanetan.

Egun, euskal hiztun komunitateak 300.000 euskaldun berri inguru ei ditu; heren batek helduaroan ikasi du euskaraz.

Ekimenak kalea eskaini nahi die euskaldun berriei. HAKOBA batzordeak, Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordeak, aurrera daraman ekimenak kalea eskaini nahi die euskaldun berriei. 

Sar zaitez Euskaldun Berria Kalea-ren webgunean euskara ikasteko ahalegina egin dutenei zure babesa erakusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.