Galesaren gaur egungo egoera Galesen

Salabardoa / 2018-12-02 / 572 hitz

Europan euskararen egoera soziolinguistikoarekin antz gehien duen hizkuntza galesa da. Hala izan da bederen urte luzeetan, egia bada ere, azken boladan, euskarak abantaila atera diola hizkuntza zeltiko horri (agian ofizialtasuna lehenago eskuratu zuelako). Cymdeithas galesaren aldeko erakundearen Colin Nosworthyk eta Maia Jonesekgalesaren erradiografia egin diote NAZIOGINTZAri:

Jarraitu irakurtzen

Oihana Goikoetxea (Idomeniko boluntarioa): “Kanpoko laguntza barik errefuxiatuak salduta daude”

Salabardoa / 2016-05-30 / 568 hitz

Greziako Polizia Idomeniko kanpalekua desegiten hasi da bart goizaldean [maiatzak 24]. Ehunka poliziak kanpalekurako sarbideak itxi dituzte, eta boluntario nahiz kazetariak handik aterarazi dituzte. Kanporatu dituzten boluntarioen artean zeuden Enara eta Oihana Goikoetxea Osa ondarrutarrak. Maiatzaren 11z geroztik Idomeniko kanpalekuan laguntzen aritu dira ondarrutarrak, Alivio Dolores izeneko klinika mugikorrean. Arreta medikua eskaintzen aritu dira ahizpa biak; Enara medikua da, eta Oihana, ostera, erizaina.

Jarraitu irakurtzen

Euskaldun Berriari kalea eman

Salabardoa / 2015-11-17 / 149 hitz

Euskararen Nazioarteko Eguna iristear dela-eta (abenduaren 3a), aurten zerbait berezia egin nahi izan du Poziktibity ekimenak. Horregatik, eta esfortzu eta kemenaren balioa azpimarratuz, Euskaldun Berria Kalea ekimena jarri dute martxan. “Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea”, diote.

Jarraitu irakurtzen