BERRIA, Mantangorri 2026-03-12

Digitalizazio Arduratsua gazteenen kontzientzia digitala pizteko helburua duen proiektua da. Ikasmaterial honen bidez, belaunaldi berriek teknologia eta mundu digitalean egiten duten erabileraren inguruko kontzientzia sortu nahi da. Gazteek egunerokotasunean oso presente dute teknologia, sare sozialak, ikus-entzunezko edukiak eta horien erabilera kontzientea eta arduratsua egitea beharrezkoa da. Horregatik, ondorengo lanketan, teknologia burujabetza eta digitalizazio arduratsuaren inguruan hausnartu, ikasi eta ondorioztatzeko ariketak proposatzen dira.
Sekuentzia didaktiko honetan DBH 1. eta DBH 2. mailan erabiltzeko baliabide didaktikoak aurkezten dira.
Taupak Hiztegitxoak, Zure egunerokotasunerako hiztegiak izeneko oinarrizko hiztegiak argitaratu ditu webgunean, euskaratik beste hizkuntzetara eta beste hizkuntzetatik euskarara. Sartu eta ikusi!!!
Txerriak eta loreak, Jon Arretxe, Erein argitaletxea
Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa, «tarantinoar» estetikakoa.
Txerriak eta loreak ezohiko nobela da, laburra eta pertsonaia bereziez hornitua: Zuriñe Ruiz de Gordoa gasteiztar mandatugile bitxia, Gabriel Abrisketa basauriar enpresari ustela, Fermin Bakaikoa arbizuar txistorgile iluna… Harridura, dibertimendua eta ustekabeak ziurtatuta daude.