Etxean uso, mendian otso

Ane Ubegun Goikoetxea / 2018-11-13 /1352 hitz

Mendian ibiltzen diren ardiek gero eta txakurren eraso gehiago jasaten dituztela salatu dute artzainek. Azaldu dute kalean ibiltzea ohituta dauden eta zaintzarik gabe ibiltzen diren txakurrak direla errudunak. Aldundiei eskatu diete lehenbailehen hartzeko neurriak.

Jarraitu irakurtzen

Etxe berriak prest dituzte

Edurne Elizondo / 2018-09-21 / 553 hitz

Gau saguzar ertainak zuhaitz zaharrak maite ditu bere etxe bilakatzeko. Ez edozein zuhaitz zahar, halere. Bereziki gustuko ditu hiri eta herrietako parkeetan daudenak. “Horrek ekarri du animalion populazioak behera egitea”. Juan Tomas Alcalde biologoarenak dira hitzak. Azaldu du hiri eta herrietako parkeetako zuhaitz zaharrak moztu egiten dituztela, herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz; ondorioz, saguzarrak etxerik gabe gelditzen dira.

Jarraitu irakurtzen

Bero-bolada zirkulu polarrean

Gazteberri / 2018-08-30 / 1010 hitz

Meteorologiaren Mundu Erakundeak azaldu duenez, berealdiko eguraldiaren ondorioz, tenperatura errekorrak, bero-boladak, lehorteak eta uholde-prezipitazioak barne, sute suntsitzaileak eratorri dira. Berotegi-efektuko gasek eragindako klima-aldaketaren ondorioak dira. Bitartean, Donald Trumpek azaldu duenez, baso-suteak ekiditeko modurik egokiena zuhaitzak moztea da.

Jarraitu irakurtzen

Plastiko hondakinak jaten ditugu egunero

Nerea Segura / 2018-05-31 / 283 hitz

Karbohidrato, gantz, proteinak eta plastikoak jaten ditugu, egunero. Plastikoaren aroan bizi gara. Material xaflakorra da eta pisu arinekoa; gainera, kostu baxua du. Abantailak jakinak izan dira teknologiaren iraultzan. Arazoa non dago? Arduragabeko erabileran. 

Jarraitu irakurtzen

Okil beltzaren (Dryocopus martius) hedatze ikusgarria Euskal Herrian, Eibarrera heldu arte!

Asier Sarasua / 2018-05-12 / 544 hitz

Azkenaldian hegaztien inguruko albiste gehienak oso kezkagarriak dira, espezie eta populazio gehienek beheranzko joera bizkorra daukatelako azken urteotan (asteotakoak dira, esate baterako, 3 albiste hauek, antzandobien %95a desagertu dela EAEnbasoilo txikia ia-ia desagertu dela Euskal Herritik, edota urtean 600.000 enara gutxiago daudela Espainian). 

Jarraitu irakurtzen

Zomorroen gainbehera, agerian

Juanma Gallego / 2017-10-22 / 890 hitz

Ikerketa batek agerian utzi du, berriz ere, intsektuak urritzen ari direla; fenomenoa gertatzen ari dela esatean, bat datoz aditu gehienak. Kausak argitzeko orduan, lausoak aski nabarmenak dira oraindik.

Jarraitu irakurtzen