Alazne Varona, Fijin dagoen bilbotarra: «Nik lana aurkitzen bidaiatzen dut»

Peru Azpillaga Diez / 2020-05-07 / 657 hitz

Ingelesa ikastera joan zen Varona Zeelanda Berrira. Bederatzi hilabete eman zituen han, ostatuaren eta janaren truke lan egiten. Etxerako bidean zegoela, Fijin harrapatuta geratu zen, osasun krisiaren erruz.

Jarraitu irakurtzen

Animaliak dira, ez maletak

Iker Tubia / 2018-03-27 / 1104 hitz

Oporretan animaliekin bidaiatzen dutenek arazoak izan ohi dituzte sarri. Legedia ez dago oso garaturik, eta, beraz, garraio konpainiek paratzen dituzte muga gehienak. Erabiltzaile eta aktibistek animaliak babesteko legeak galdegin dituzte alor horretan ere, beste batzuetan bezala.

Jarraitu irakurtzen

Ibili munduan, aspertu arte

Eguneroko bizitzan eten bat egin, eta bidaiatu, presarik gabe. Ia eperik gabe. Munduan bueltaka ibili dira Nagore Loidi eta Pedro Gonzalez urte batez, eta Joseba Kamio bi urte eta zortzi hilabetez. Izaskun Kortazar Hego Amerikan dabil bidaian azken boladan, kultura tradizionalak ezagutzen.

Jarraitu irakurtzen

Hau da Londres

Iñaki Lopez de Luzuriaga / 2016-09-21 / 503 hitz

Oporrak heldu eta beste hainbestek bezala hegazkina hartu dut eta, beste batzuetan bezala, Londresera berriz bueltan izan naiz. Brexitak brexit, artean ez dugu Visarik behar, aupa! Bada zerbait. Baina gauza sofistikatzen joan da aireportuan: argazkitxo bat customsen: “Begiratu horra”, argitxo bat, argazkia atera da, eta beste bat fitxarako (-tzarra behar du dagoeneko). Egun pare bat Londresen eman ditut hurrengo hegazkina hartu baino lehen eta, tartean, gogoko izaten dut Londreseko Soho eta West End ingurua bisitatzea. Hainbat liburu-denda garrantzitsuren erdigunea da Charing Cross Road eta, edozein irakurlerentzat, beti izaten da gustuko handik buelta bat ematea, ze nobedade aurkituko. Foyles liburu-dendatzarrera sartu naiz, jatetxea ere baduena (vegetarian!), Tottenham Court Roadetik eta Astoria eraitsi berritik bertan.

Jarraitu irakurtzen