Telefonia mugikorraren beste aldea: koltana, Kongoko gerraren kausa nagusi

Ane Urkola Agirrezabala / 2016-02-24 / 395 hitz

Friends of the Congo erakundearen datuen arabera, Kongon dago mundu osoko koltanaren %80. Mineral hori erabiltzen da ordenagailuetako, GPStako edota mugikorretako bateriak egiteko, besteak beste. Gemma Parellada kazetariak Catalunya Prulali azaldu dionez, 100 pertsonako 150 telefono daude Espainiako Estatuan; Kongon, berriz, 48 telefono dituzte 100 pertsonako. Datu horiek adierazten dute mendebaldeko herrialdeetako datuetatik oso urrun dagoela Kongo, mineralaren erreserba handienak baditu ere. Jarraitu irakurtzen