Berri Txarrak 9 abestitan (eta +)

Iñaki Larrañaga / 2018-03-15 / 521 hitz

Bada garaia ozen esatekoa: hirukotearen soinuaren konpaktutasunarengatik, hirukoteko musikari bakoitzaren maisutasun teknikoarengatik, estilo askotarikoak jorratzeko gaitasunarengatik, letren zorroztasunarengatik, letren poetikotasunarengatik, letren dogmatismorik gabeko gaitasun iradokitzailearengatik, kanta puskak sortzeko erraztasunarengatik, Gorkaren lidergo indartsu bezain apalarengatik, jaio-musika-hil filosofiaren aldeko apustu ausart eta kementsuarengatik, hamaika arrazoirengatik, inoizko euskal rock talderik onenaren aitzinean gaude.

Jarraitu irakurtzen

Euskal rockaren inguruko burutazioak

Karolina Almagia / 2017-10-11 / 904 hitz

Rock and rolleko euskal musikarien bizimodua, sexismoa musikan, publikoa lortzeko zailtasunak eta sormen-hizkuntzen aukeraketa izan dira, besteak beste, Izaro rock kantariak eta Gorka Urbizu Berri Txarreko abeslariak mantendu duten aurrez aurreko solasaldien hizpideak. Oñatin, Donostian eta Gasteizen egin dira elkarrizketa hauek hiru egunetan -urriaren 5ean, 6an eta 10ean, hurrenez hurren-, Mondragon Linguak antolatzen dituen TOPAKEtalk topaketen barruan.

Jarraitu irakurtzen

Gorka Urbizu: “Hiru abesti berri eskainiko ditugu”

Leire Palacios / 2015-10-26  / 754 hitz

Apetatsuak dira memoriaren tiraderak efemeridetan hamar urtez atzera egin eta norberak gogoan zer daukan konturatzen denean. 2005ean IRAk armak utzi zituen eta Merkel izendatu zuten Alemaniako Kantziler. Roberto Bolañok Salambó saria irabazi zuen, hil ondoren argitaratutako 2666 nobelari esker, eta Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua oinarri Obaba filma estreinatu zuen Montxo Armendarizek. Urte bertsuan kaleratu zituzteen Death Cab For Cutiek Plans, eta Weezerrek Make Believe, dagoeneko klasiko bilakatu diren disko parea.

Jarraitu irakurtzen