EGA azterketa: Oka egiteaz nazkatuta

Xabi Madorran / 2017-10-07 / 380 hitz

“EGA azterketako menu hiruhilabetearra: hasteko, atarikoa; bigarren platertzat, idatzizkoa; eta, azkenik, ahozkoa. Atarikoan gure baratzeko osagairik onenak darabilzkigu; idatzizkoan bi kilo euskal bale-haragi, eta ahozkoa gutizia hutsa da! Non aurkituko duzu halako oturuntza baino hoberik?

Jarraitu irakurtzen

Sare sozialen artaldean

Xabi Madorran / 2017-10-09 / 347 hitz

Esnatu eta oraindik adurra darizula, besoa ahal bezala ondoko ohe-mahaira jaurti eta iratzargailu demonioa gelditzen duzu —gaitz erdi!—. Hurrengo pausoa? Bai, beso baldar bera, kanabera bat balitz bezala, mahaira jaurtitzea, ea sakelakoak teink egiten duen. Behin mugitzen ez den objektu bat arrantzatuta —kostata, gainera—, azken pauso xelebrera iristen zara: segapotoa zure parean desblokeatzea eta begiak trepeta ahalguztidunaren argi itsugarriari ohitzea. Lehenengo begi bakar batekin begiratzen duzu pantaila; gero argitasuna jaisten duzu; eta, azkenean, zerbait irakurtzeko gai zara, bejondeizula!

Jarraitu irakurtzen