Etiketa honen artxiboa: presaka ez

(Inor) mugitu orduko/mugitzerako asto arrak ume egin

Azalpena

Pertsona bat mugitzen ez denean erabili ohi da, alferra edo patxadatsua denean.

pixabay.com

Testuinguruan

=> Aristi, Pako (1985), KcappoDonostia: Erein. (48-49 or)

Kanpoan handitu, etxean txikitu, istorioa azkenik errealitatera hurbildu zen eta aita plausta etzan zen sabaira behatuz pentsakor. Aitonak atera zuen arrazoia, asto arrak umea egingo dik hi mugitzerako bota zion suhiari, eta bidaiako nekea kentzeko aurpegia busti ondoren kalera atera zen, apaizarekin hitz egin zuen, gero medikuarekin, Ernestorekin hurrena baserriraino igota eta Laura etxeratu zuen.

Iturriak

Intza proiektua, Nafarroako Euskararen Mediateka

Arin eta ondo, usoak hegan

Azalpena

Ez da komeni gauzak azkar eta presaka egitea, ongi egingo badira.

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Vísteme despacio, que tengo prisa.

cat. Qui més corre, fa més tard.

gal. Vísteme a modo que teño présa.

fr. Hâtez-vous lentement.

en. More haste, less speed.

Testuinguruan

⇒ Aitor Abaroa,  Jessica Chastain: Urre gorria, Gaztezulo,137 zk., 2013 / 2.

Arrakastaren bideak bihurgune asko izan ohi ditu. Gailurrera heldu direnek hori diote. Pazientzia, etengabeko lana, pausoz pauso joatea. Esaera zaharrak dioen legez, arin eta ondo usoak hegan, ezta? Kontrakoa dioenik izango da, ordea.

Josetxo Apeztegia, "Usoak (Sunbilla)", 2011-11-09, www.eitb.com

Josetxo Apeztegia, “Usoak (Sunbilla)”, www.eitb.com, 2011-11-09