Kiribilaren kiribila!

Azalpena

Zerbait ongi-ongi ateratzen denean esan daiteke.

José Luis Cernadas Iglesias, "Escaleira triple de caracol (Compostela), 2010-06-20, www.flickr.com

José Luis Cernadas Iglesias, “Escaleira triple de caracol (Compostela),  www.flickr.com, 2010-06-20

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Ponerle la guinda al pastel / Ser el no va más.

fr. Le nec plus ultra.

en. The icing on the cake.

Testuingurua

⇒ Hasier Etxeberria, http://zuzeu.com/blogak/alua-mundua/, 2014-06-14.

Aitxaren hiztegia

 Harrigarria gertatzen da norberaren aitaren bizitza biltzen duen liburu baten argitaratzea ikustea, baina guri gertatu egin zaigu. Xabier Lasak gure aitari buruzko liburu bat idatzi du eta sekulako jende piloa bildu zen aurkezpenera. Izango da gure aitak urte andana duelako sorbalda gainean eta ez delako izan une batean ere geldik egotekoa.

Izanak izan, aurkezpen ekitaldian bi hitz egiteko eskatu zidaten eta harrigarria bada aitari buruzko liburu bat argitaratuta ikustea, zer esanik ez liburu berorren aurkezpenean aitaren ondoan eserita berari buruzko hitz batzuk esaten jartzea. Kiribilaren kiribila!

Izanak izan, hara hemen abagunerako idatzi dudana, irakurtzeko baino, jendaurrean esateko pentsatuta dagoena. “Aitxaren hiztegia” du izenburu eta hona dakart, batez ere, paper zaharren artean gal ez dezadan.

⇒  Jakin aldizkaria, 187 zk., 2011- azaroa-abendua.

Kiribilaren antzea

Eta testu nagusia bera dagoeneko aski korapilatsua da, itzulinguruz aski betea, berriz ere kiribilaren kiribila entseatzeko amaigabeko espiral batean.

Iturriak

Zuzeu.com, Jakin, Wordreference.

Kategoria Esamoldeak eta esapideak, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.