Azalpena
Ez da komeni gauzak azkar eta presaka egitea, ongi egingo badira.
Josetxo Apeztegia, “Usoak (Sunbilla)”, www.eitb.com, 2011-11-09
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Vísteme despacio, que tengo prisa.
cat. Qui més corre, fa més tard.
gal. Vísteme a modo que teño présa.
fr. Hâtez-vous lentement.
en. More haste, less speed.
Testuinguruan
⇒ Aitor Abaroa, Jessica Chastain: Urre gorria, Gaztezulo,137 zk., 2013 / 2.
Arrakastaren bideak bihurgune asko izan ohi ditu. Gailurrera heldu direnek hori diote. Pazientzia, etengabeko lana, pausoz pauso joatea. Esaera zaharrak dioen legez, arin eta ondo usoak hegan, ezta? Kontrakoa dioenik izango da, ordea.