Euskal esamoldeak irudi eta soinu bidez ezagutarazteko egitasmoa
Euskarazko hainbat esamolderen ikus-entzunezko bilduma egitea dute xede egileek.
Honelaxe diote beren blogean:
“Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” hiru gazte euskaldunen ikus-entzunezko proiektua da. Helburua nolabait poetikoak diren euskarazko hainbat esamolderen hiztegi edo bilduma bat sortzea da.
Honen bidez, galtzen ari diren hizkerak jaso nahi ditugu eta, aldi berean, Euskal Herriaren erretratu liriko bat egin.
Loturak:
Gaztezulo aldizkarian proiektuari buruzko erreportajea irakur dezakegu:
‘Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa’
TESTUA: Aitor Abaroa @abaroa37 162 zbka. – 2015/5