Azalpena
Zerbait edo norbait aukeratu duzunean, edo zerbaitek edo norbaitek arreta eman dizutenean begiz jo duzula esaten da.
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Echar el ojo a algo o alguien.
fr. Lorgner sur quelque chose / Serrer la vis / Avoir à l’oeil quelqu’un.
en. Have your eye on something.
Testuinguruan
⇒ Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003, 122. or.). Ereduzko Prosa Gaur.
–Besterik ez bada etxean jarriko dut, zuretzat –esan zuen, emakumeek batzuetan amultsu eta maitekor agertzeko duten gaitasun ukaezina erabiliz, eta bere takoidun zapaten gainean pauso labur eta baldresak emanez sartu zen aldalekura, erosteko begiz jota zituen arropen piloan soineko beltza utzi eta beste bat probatzera.
⇒ Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003, 66 or.). Ereduzko Prosa Gaur.
Iaz, baina, hiriaren hazkundeari aurre egin nahian, etxebizitza gehiago non eraiki pentsatzen hasi zen udala, eta zer eta zezen-plaza zaharra begiz jo zuen.
Iturriak
Hiztegi Batua, Orotarikoa, Elhuyar, Wordreference, Ereduzko Prosa Gaur, Intza proiektua.