Azalpena
Lehen begiratuan gauza bat dela eman arren, gerora hasierako horren inguruan oker geundela eta hasierako hura horrela ez zela ikustean erabiltzen da. Beste modu batera esanda, gauzak ez dira diruditen bezalakoak eta denbora izaten da hau agerian uzten duena.
Zenbait esaera baliokide:
Zuri guztiak ez dira elurrak.
Azal zuria eta barrena beltza.
Beltz guztiak ez dira ikatzak.
Oharra: azken esamolde hau, zenbaitetan bakarrik agertzen da (ikus Gotzon Garate, Atsotitzak), besteetan, ordea, hemen landutako esamoldearekin batera (ikus testuingurua atala behean).
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Las apariencias engañan.
fr. Les apparences sont trompeuses
en. Truth has a good face, but bad clothes.
Vice is often clothed in virtue’s shine.
Testuingurua
=> AGIRRE, Txomin, Garoa, 1912. Euskal Klasikoen Corpusa (EKC)
Nik badakit beltz guztiak eztirala ikatzak eta zuri guztiak iriñak ere ez nik badakit. Gastelerrian ere gizadi onak badirala, gure artean gaiztoren batzuk diraden bezela; baño ezin asmatu neike zeintuzekin batuko dan gure Juan Andres.
=> OXOBI, Jules Moulier, Lan orhoitgarri zonbait, 1966. Euskal Klasikoen Corpusa (EKC)
BI ETSAIEN ZUHUR-HITZAK
Huna zer derasaten bortizki mokoka!- Ohointza lodienak hiretzat arinak: Zuri guziak segur ez dituk irinak! – Zerk samur-arazten hu? Zikinaren hatzak? Etzauzkak beltz guziak berekin ikatzak! – Xitoek amarekin ikasten kabazkan: Zerrier zer der diotek jan-arazten askan? – Gaizoa! Banikek, to, hiri zer ihardets.
=> URBISTONDO, Andoni, “Azkarrena eta bizkorrena”, Berria (2006-05-10), kirolak. Ereduzko Prosa Gaur (EPG)
Bitik bi irabazi ditu, baina irin guztiak ez dira zuri: McEwenek urtetan ikasi dituen sekretu guztiak erabili zituen atzo garaipena lortzeko.
=> LOPETEGI, Xabier, “Borroka ez da amaitu”, Berria (2006-04-22), kirolak. Ereduzko Prosa Gaur (EPG)
Baina komenigarria izango litzateke Malagaren zein Racingen aurka izandako komeriak kontuan hartzea irin guztiak ez direla zuri gogoratzeko.
Ag Kr 132s. Nik badakit beltz guztiak eztirala ikatzak eta zuri guztiak iriñak ere ez. Ag G 47 (cf. SP, s.v. irin: Xuri den guzia ezta irin; v. tbn. expr. similar en MichelLPB 345 (L, 1853) y Ox 188).
Iturria
Ereduzko Prosa Gaur (EPG), Euskal Klasikoen Corpusa (EKC), Gotzon Garate, Orotariko Euskal Hiztegia.