Azalpena
Isilean dagoen gai bat argitara atera eta eztabaida pizten denean erabiltzen da.
Pixabay.com
Testuinguruan
=> Urteaga, Joxemari, Ordaina zor nizun, Elkar, 2001. Ereduzko Prosa Gaur Egun
Hautsak harrotzen hasteak baino isiltzeak ondorio probetxugarriagoak ekarriko zituelakoan, estraperlokideen hitza egia bihurtu zen herrian, eta laster ahaztu zen Alustizakoarena.
=> Iñurrieta, Iñaki, Ksukue tanden, Alberdania, 2004. Ereduzko Prosa Gaur Egun
Azkenean bakean utzi ninduten, ikusten zutelako nik bakean bizi nahi nuela, eta beraiei ere ez zitzaien komeni halako hautsik harrotzea.
=> Barber, Kattalin, Hautsak harrotu ditu, Nafarroako hitza (2016-09-30)
Ez da lehen aldia Nafarroan beilatoki bat jartzeak herritarren gaitzespena jasotzen duena. 2014. urtean, Berako beilatokiaren aurka sinatu zuten 800 pertsonak, eta Iruñeko Txantrea auzoan eta Uharten ere gaiak hautsak harrotu ditu uda honetan.
Iturriak
Elhuyar, Ereduzko Prosa Gaur Egun, Nafarroako Hitza