Azalpena
Berdin izan.
Aldaerak
Bost ardura izan
Bost inporta izan
Hankartetik pasatu
Zakila fresko utzi
Potorroa fresko utzi
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Importar un comino un bledo, un pimiento; Me la suda, me la pela, me la bufa
fr. On s´en fout; On s´en fiche
Testuinguruan
- Irazu, Ainhoa: Iluntasun gogorra, in El Diario Vasco (2011-III-25):
-«Ero puntu bat dute», entzun diot kritiko bati zuen diskoari buruz. Talde ulertu gabea zaretela uste duzu, nola ikusten duzue zuen burua euskal musikaren panoraman?
-Beti izan dugu kutsu eroa edo ezberdina. Abestiak sortzerakoan ez dugu pentsatzen lan arraroa egin behar denik. Horrela ateratzen da. Beharbada, talde ulertu gabea gara, bai. Baina guri bost axola. Gustatzen zaiguna egiten dugu eta askatasun hori ordainezina da.
- BM: Tania Llasera: bizitzari hozkaka, in BM:
-Berriki elkarrizketa batean adierazi duzu ezin zarela jende guztiaren gogoko izan, baina ondo daramazula hori. Gauza bera esango al zenukeen orain dela 20 urte?
-Ez. Nik neure burua ezagutzera eta maitatzera eraman nauen bidaia egin dut. Izan nuen lehenengo mutil-lagunak tratu txar psikologikoak eman zizkidan. Lur jota eta zokoratuta nengoen. Konbentzitzen zaituztenean ez zarela inor eta ez zarela argia, polita eta ez duzula ezer lortuko… Gogoratzen dut, izkina ilun hartan, nire buruari esan niola ez nuela inoiz gehiago onartuko inork horrelakorik berriz pasa araztea. Inoiz ere ez. Gizendu nintzenean eta jendeak eta komunikabideek bullyinga egiten zidatenean ere, neure buruari esan nion ez nindutela lur jota utziko. Ez dudalako nahi! Terapia asko ere egin dut, eta ohikoaz oso bestelako heziketa izan dut eta, tresna horiei esker, orain esan dezaket bost axola zaidala besteen iritzia. Jende guztiaren iritziak entzungo banitu, erotu egingo nintzateke; batez ere gaur egun, sare sozialekin.
- Erredakzioa: Tramoan kronometroak zero markatzen duenean, gainontzekoak bost axola, zu zurera zoaz, in Kronika Urumea:
-Lasterketa aurretik, zer sentitu?
-Hasierako momentuak oso urduriak izan ohi dira, eta Iturbek adierazi du, hankak dardarka izaten dituela. Hasierako momentua gehiago gustatzen zaiola ere aipatu du, adrenalina gehiagoko uneak direlako nonbait. «Tramoan kronometroak zero markatzen duenean, bazoaz, eta gainontzekoak bost axola, zu zurera zoaz».
- Zabarte, Gaizka: Zaharrak ez zuen hil nahi, in Susa:
Errazena Rubiorengana jotzea zen. Martinek berak esan ziezadakeen non bizi zen eta non harrapa nezakeen mezaren batetik irten ostean. Setienez, ordea, Galdakaon bizi zela baino ez zekien. Hala ere, neukan informazioa urria izan arren, barrenak esaten zidan hobe zela Setienekin hitz egitea aurrena. Etxetik irten gabe bizi denak, hala bazen behintzat, ez duenez aukera handirik mintzakide berriren bat izateko, izan dezake entzule berriren bat izateko gogoa. Ordurako ez baldin bazen bere baitara erabat bildu eta, ondorioz, kanpoko doinu txikiena hari bost axola. Topa nezakeen, topatzekotan, entzule arretatsuarekiko esker onez, luze hitz egin nahi zuena. Beste kontu bat litzateke bere buruaren egoera, memoria eta koherentzia barne.
Iturriak
Elhuyar, Labayru, Intza, Harluxet, El Diario Vasco, BM, Urumea, Susa