Txoritegian egon

Azalpena

Arreta galduta egon.

Aldaerak

Zeruan jarri

Zeruko izarrak kontatzen ari izan

Izarrei begira egon

Xor-xor egon

Ilargian egon

Photo by  Charles Postiaux en Unsplash

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Estar en Babia, estar en la luna, estar en el limbo, estar pensando en las musarañas

fr. Être dans la lune

Testuinguruan

  • Goitia, J.: Indoeuropar gozokia labean baina Euskeraren ginda barik, in Euskeraren jatorria (20215-III-29):

Erromatar Inperioaren erorketatik eta  XIXgarren mendea ongi sartu arte, Europa osoa, hamalau mendeetan,  txoritegian egon da, Grezia eta Erromaren zibilizazio klasikoak, gure historiaren eta gure jakinduriaren oinarria izan zirela ametsetan. Bitarteen ahaldunek (botereak) saltsa lodi bat sukaldatzen zuten, ideia hori jenteari sartzeko.

Sir W. Jonesek  Latin eta Grekerak sanskritoarekin antzekotasuna zuela  aldarrikatzen hasi zuenetik, testuinguru aurre-erromantiko batean, germaniarren “sukarra” biztu zen.

Miguel Unamuno plazan nindoan. Goiz samar zen. Jende gutxi inguruan.

Burua txoritegian nuela, norbaitekin egin nuen estropezu. Kolpe majoa hartu nuen gibelean. Oso majoa.

Iturriak

Elhuyar, Esaera jatorrak, Labayru, Euskeraren jatorria, Google Books

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.