Zaputzean egon

Azalpena

Haserre, umore txarrez.

Aldaerak

Zaputzetan egon

Photo by  Andre Hunteron Unsplash

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Estar de morros

fr. Faire la tête; faire la gueule (fam.)

Testuinguruan

Bi eratara erabiltzen da zaputz hitza. Bat, adjektibo gisa, lagunarteari uko egiten dion jendea kalifikatzeko erabiltzen da, jende zaputza, sozializatzeko ohiturarik ez duena. Izen bezala erabiltzen dugunean, zaputz hitzak muzinaldia adierazten digu, zapuztu umore txarrez jartzea da, eta norbaitek zaputza hartu, edo zaputza harrapatzen du haserretzearen ondorioz, isilik eta muturtuta geratzen denean. Hala dagoenean zaputzean dagoela esan ohi dugu, eta zaputzak egiten ditu muzinduta geratzen denak. Norbait zapuztuta dagoen aldia haren zaputzaldia da, eta erraz zapuzten dena zapuztia.

  • Mansfield, K.: Kantu Lezioa (Lorategiko festa), in Armiarma:

Lau, bost eta seigarren gelak musika aretoan zeuden bilduta. Gortzekoa zen hango zarata. Taulada gaineko pianoaren ondoan zegoen Mary Beazley, Meadows andereñoaren kutuna, akonpainamenduen jotzailea. Atrila jiratzen ari zen. Meadows andereñoa ikustean, abisuzko «Ixx! Aizue!» ozen bat esan eta andereñoa, eskuak mahuka barruetan atxikirik, batuta besapean, erdiko korridoretik etorri, mailadia igo, bat-batean jiratu, letoizko atrila hartu, bere aurrean tinkatu, eta bi takateko zorrotz eman zituen batutarekin, isiltasun eske.

        — Ixo, mesedez! Bizkor! —eta inorengan erreparatu gabe, begiradarekin zeharkatu zuen itsaso hura, flanelazko blusa koloretsuak, aurpegi eta esku arrosak gora-behera, tximeletazko txibistak buruetan dar-dar, eta musika-liburuak zabalik. Ongi asko zekien zer ari ziren pentsatzen. «Meady zaputzean dago». Pentsatzea zuten bada! Betileek dar-dar egin zioten; burua astindu zuen, desafioka. Zer axola zion umemoko haien pentsamenduak hilzorian odolusten zegoenari, bihotza bi puska eginda halako gutunarekin…

LAGUNOK! Zuek maiz haserretzen zarete, edo #zaputzean egotea kostatzen zaizuen horietakoak al zarete?

Errazena nortasun barekoa izatea da!

Iturriak

Elhuyar, Zarauzko Hitza, Armiarma, Twitter.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.