Azalpena
Seme-alabek gurasoen edo senideen ezaugarriak eta jokabideak izan ohi dituzte.
Aldaerak
Kondea kastatik, aiena maldatik
Kastatik kondea eta zepatik matsa
Kastatik azariak buztana gorri
Nolako zura, halako ezpala.
Photo by Tolga Ulkanin Unsplash
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. De casta le viene al galgo el ser rabilargo
fr. Bon chien chasse de race
en. What is bred in the bone will never come out of the flesh
gal. De caste vénlle ao galgo ter o rabo “largo”
Testuinguruan
- Baroja, P.: Altzate´n, in Altzate´ko Jaun:
ZARRATEA: Arbelaiz’ek ez din lanik egiten gure erlijioaren alde. Jentil-arriko sua bera ere, zabarkeriz bertan bera utzia zegon. Arbelaiz ori, gezurti utsa den.
OLAZABAL: Kastatik kondea. Aita ere, bera bezin maltzurra ziñan.
- Perez Esquivel, A.: Iribar Mendiolatarrak, in Añorga 2011:
Familiak, noski, aurrera egin du. Kastatik omen dator kondea, eta etxeko hiru seme-alabak ongi erakutsi dute gurasoen kutsua. Tabernan jaiotako Koldok eta txikitan taberna ezagutu ez zuen Xabik lehenik eta beranduago Maitenak ederki erakutsi dute gustuko dutela Añorga, gustuko dutela bertako saltsetan sartzea eta badutela gatz eta piper ederrik auzoari bizigiroa emateko.
Iturriak

