Hasiera

BLOG HONEN XEDEA

Hizkuntzaren gatza eta piperra dira esamoldeak eta atsotitzak edo esaera zaharrak; esan nahi dena erregistro egokiz adieraztea ahalbidetzen dute, indarra ematen diote gure diskurtsoari, iritzia izan zein narrazioa edota azalpena izan. Komunikazioari kolorea emanda, mezuaren apaingarri bihurtzen dira.

Esamoldeak edo lokuzioak hitzetik hortzera erabiltzen ditugu egunerokoan; balio adierazkor handia dute, eta ideiak laburbiltzeko tresna paregabeak dira. Mihi-puntan izaten ditugu, alabaina, hainbat eta hainbat, euskaraz ez beste hizkuntzetan gogora etortzen zaizkigu-eta.

Esaera zaharrak, bestalde, asko eta asko dira, eta, gaur egun, agian, gutxiagotan erabiltzen ditugu, lehengo belaunaldien aldean; atsotitzak gizarte jakin batean sortu dira, eta arrotzak gerta daitezke, batzuetan behintzat, gaurko munduan, gure ikuspegia izugarri aldatu delako. Hala ere, mendeetako jakintza biltzen dute beren baitan, eta baliabide ezin hobea izan daitezke nahi duguna era eraginkorrean adierazteko.

Gaurko gizartean erabilgarrienak izan daitezkeen esamoldeak zein esaerak aurkeztuko ditugu blog honetan. Horretaz gain, horiek ikasteko baliabideak ematea ere izanen dugu xede (ariketak, materialak…).

Harremanetarako

Helbidea eta telefonoa:

Zubiarte, 13
31620 Uharte-Iruñea
Tf.: 848431018

Posta elektronikoa:

euirbaze@educacion.navarra.es

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.