Indarkeriaren jatorria

Gaztezulo / 2017-11-21 / 228 hitz

Emakumeen aurkako indarkeria ez da iraganean gelditutako kontua; belaunaldi berriek, zoritxarrez, indarkeria hori ikasi dute, eta egungo nerabeek ez dituzte atzean utzi emakumeen aurkako jazarpen ohiturak. Indarkeria praktikatzeaz gain, nerabe asko ez dira emakumeen aurkako jazarpenaz ohartzen, ez dute detektatzen; azken ikerketen arabera, gaiari gehiegizko garrantzia ematen zaiola uste dute askok, eta jeloskor izatea, hitzez min egitea edota mugikorra zelatatzea bezalako jarrerak ez dituzte eraso sexista moduan ulertzen.

Jarraitu irakurtzen