Nor nolako, lagunak halako

Azalpena

Lagunak gure antzekoak izaten dira, hots, gu ohitura onekoak bagara, haiek ere halakoak izaten dira, eta alderantziz.

Sebástian Freire, www.flickr.com, 2013-07-20

Sebástian Freire, www.flickr.com, 2013-07-20

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Dime con quién andas y te diré quién eres / Quien con un cojo pasea, al año cojea.

fr. Dis-moi qui tu hantes, je te dirai qui tu es / Dis-moi qui tu fréquentes, je te dirais qui tu es.

en. Hunt with cats and you catch only rats / Birds of a feather flock together.

Testuingurua

Mediateka:

B01 00:00:00
00:02:28
“Lastorditurik/aotaturik dago gizon hori”, “nahiz kalma balego modu ona lehengo donadoena”, “nor nolako, lagunak halako”.

Iturriak

Mokoroa (“Nor nolako lagunak alako”), Mediateka, Wordreference.

 

Kategoria Esaerak eta atsotitzak, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.