Begiko zikina baino gehiago ez ikusi nahi

Azalpena

Zerbait edo norbait gorrotatzea.

Baliokideak:       Begiko zikina baino gehiago ez jasan

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. No querer ver (a alguien) ni en pintura

fr. Je ne peux pas le blairer / je ne peux pas l’encadrer

en. He´d sooner be dead than see somebody / not to be able to stand the sight of somebody

eye-743409_1920

Testuinguruan

 => Orotariko Euskal Hiztegia

BEGIKO ZIKINA BAINO …-AGO. “Begiko zikiña baiño geiago eztu ikusi nahi (G-to, Lc, BN-baig), le es antipático; litm.: no quiere verle más que las suciedades del ojo” A.  Ezin ikusi begiko zikina baiño. FIr. 159. Bakotxa bizi da bere etxean bere familiarekin, auzoa begiko zikina baino gehiago ez dezakela jasan. JEtchep 46. Gara artako lagunartea, begiko zikina baino ezin ikusiago zuen Platonek. Zait Plat 117.

=> Epaltza, Aingeru Rock´n´roll, Elkar (2000). Ereduzko Prosa Gaur (EPG)

Lodikotea moldegabea, inoxoa eta aurpegi pikorrez emokatua, taldeko gainerako lagunek -Karlos Ripodas “Charly”, Fernando Soria “Ximurra”, Anjel Urtxipia “Ttipi” –ez zuten begiko zikina baino gehiago nahi beren inguruan, are gutiago asteburuetan neskatara ateratzen ginelarik: gainerako guztiok baino sutsuago lehiatuta ere, Potzolo gurekin egote hutsa kale egiteko bermea zen.

=> Herria, 2009-11-12. Egungo Testuen Coprusa (ETC)

“Hargin beltzak” deitzen zituen Framazon delakoak ez zituen ere maite; Jules Ferry ez zuen begiko zikina baino gehiago ikusi nahi; hau zendu zenean, hunentzat idatzi zuen : “bat gutiago”.

=> Salaburu, Pello, Errateko nituenak, Erein, 2014. Egungo Testuen Coprusa (ETC)

Psikopaten sintomak ongi deskirbaten dituzte liburu horiek, ez naiz ibiliko ni hemen asmatzen, eta mediku guziek aholku bat ematen dute, lenebizikoa eta oinarrizkoa: alde egin haiengandik, arras kaltegarriak baitira giza harremanetan, begiko zikina baino txarragoak. 

=> Luku, Antton, Libertitzeaz, Pamiela, 2014. Egungo Testuen Coprusa (ETC)

Ez ziroiat jasan mutiko hori, begiko zikina baino gehiago.

Iturriak

Egungo Testuen Coprusa (ETC)Ereduzko Prosa Gaur (EPG)Intza Proiektua, Nola Erran, Orotariko Euskal Hiztegia, Wordreference.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.