Eder zein itsusi, zein begik ikusi

Azalpena

Pertsona bakoitzak bere gustuak dituela adierazteko erabiltzen da. Horretaz gain, gai zehatz baten inguruan bakoitzak bere iritzia duela, eta, beraz, ondorioetan ez gatozela bat adierazteko ere erabiltzen da.

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Sobre gustos no hay nada escrito.                                                                                                               El amor es ciego

fr. Des goûts et des couleurs  on ne discute pas.                                                                                            L’amour est aveugle

en. There is no accounting for tastes.                                                                                                               Beauty is in the eye of the beholder.

 

Ilusion optica

 

Testuinguruan

=> Garate, Gotzon, “Manezaundi, nafar abertzalea”, Argia (2000-02-20).

Lehen-lehenik euskara maitatzea, eta gero Euskal Herria bere buruaren jabe izan dadin ahaleginak egitea. Bi zutabeotan oinarritzen da euskal abertzaletasuna. Beste ezaugarriak, bigarren edo hirugarren mailako ezaugarriak dira. Batzuk egiazko abertzale izateko kapitalista edo neoliberala edo sozialista edo komunista edo maoista izan behar dela diote. Inoren usteei begirune ekarriz, horiek guztiok ez diote abertzaletasunari kolorea baizik eransten. Etxea zuriz edo gorriz edo berdez pintatu behar dela. Nork bere gustua. «Eder edo itsusi, zein begik ikusi» dio esaera zaharrak. Manezaundik izan zituen bi alderdi horiek.

=> Montes, Aitor, “Organigrama aldatu behar da Osakidetzan”, Berria (2014-12-31), iritzia.

Nik behintzat horrela ikusten dut. Batzuk alde eta beste batzuk aurka egongo dira: eder edo itsusi zein begik ikusi, hala izaten baita beti.

=> Jerico, Maider eta Sancho,Nerea, “Ilearen botere erotikoa”, Gaztezulo (2015-01).

Aniztasuna nabarmena da ile kontuetan, eta horrek aukera ugari eskaintzen dizkigu sedukzioa eta topaketa erotikoak aberastu eta disfrutatzeko. Eder edo itsusi, zein begik ikusi!

=> Olaizola, Alaitz, “Herriak antzerkia hartu duenekoa”, Uztarria (2015-11-23), iritzia.

Ez naiz hemen hasiko ikusitakoen artean zeinekin geratzen naizen aipatzen. Izan ere, “eder edo itsusi, zein begik ikusi“. Barre egiteko aukera egon da, barrura begiratzekoa, herritarrak lanean ikustekoa, bailarakoak zein urrutiagokoak. Zorionak denoi.

Iturria

Argia, Berria, GaztezuloGotzon Garate, Orotariko Euskal Hiztegia, Uztarria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.