Askoren mina, zoroen atsegina

Azalpena

Jende askori gertatzeagatik hobea edo arinagoa ez dela adierazteko.

Aldaerak

Askoren gaitza, leloaren poza

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Mal de muchos consuelo de tontos

fr. Malheur de plusieurs, consolation d’idiots

en. Two in distress make sorrow less

kat. Mal de molts, conhort de boigs/tontos/bèsties

gal. Mal de moitos, consolo de parvos

Testuinguruan

  • Amatiño: Datuek ez dute benetako larrialdia islatzen, in Eibar.org (2021-I-30):

Mapak eskaintzen duen argazkian EAE ez da zatarren ateratzen direnetakoa, baina… askoren mina, zoroen atsegina omen.

Euskal Autonomia Erkidegoa %10etik beherako sailean (eta kolorean) agertzen da, langabeziaren datu ofiziala, zehatz-mehatz,  %9,99 delako.  Horra zergatik agertzen den %10etik beherakoen artean, nahiz sistemak bigarren dezimala borobildu.

  • Madariaga, Juanra: Berriz, in Deia (2020-VII-30):

Aste honetan bertan, Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak aisialdian izango diren muga berriak azaldu zituen, eta horren barruan tabernetara joateko grina horri ere ateak itxiko zaizkio. Ostalaritzak neurri berri horiek pairatu beharko ditu beste behin, aglomerazioak eta kontaktu fisiko hori galarazteko xedez. Ordutegi berriak ipiniko dira eta ordu txikietan bertan edaten ibiltzea saihestuko da. Bestelako ekitaldi publiko eta pribatuetan ere publikoaren presen-tzia kopuru mugatuan kontrolatuko da.

Atzerapausoa da, agian konfinamendu berrira pixkanaka eramango gaituena. Dena kontrolpean dagoela esaten duten arren, pandemia berriz hasi da in crescendo, eta egonkortasuna apurtu da.

Egia da epidemia baten joaeraren barruko aktibitate tipikoa omen dela, eta horrexegatik, inguruko herrialdeetan antzeko kasu datuak badituzte, baina badakizue, askoren mina, zoroen atsegina.

  • Tubia, Iker: Tabernen kultura, in Zuzeu.eus (2020-X-22): Enrique Mayak dio Iruñean neurriak zorroztekotan, Iruñerri guzira zabaldu beharko liratekeela mugak. Askoren mina, zoroen atsegina. Alkate jaunak badu zertaz kezkatu gainerako herrietan muturrik sartu gabe.

Iturriak

Elhuyar hiztegiak, Eibar.org, Deia, Zuzeu.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.