Azalpena
Iluntzerakoan zerua gorri agertuz gero, hurrengo egunean garbi egonen dela adierazteko.
Aldaerak
Arrats-gorri, goizean eguzki
Arrats gorri, goiz argi
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Rojo al poniente, bueno al siguiente
fr. Ciel rouge le soir laisse bon espoir
Testuinguruan
- Perurena Ansa, Mikel: in Su zelaiak, Susa (2014):
Battitta Etxepare elizarat abiatu da, gerlarat deitzeko ezkila zeinuen emateko. Baina zein da gerlako ezkila zeinua? Bidaxuneko ezkilez arduratu den hamabi urteetan ez du nehoiz gerla ezkilarik jo behar izan. Elizari buruz, trublaturik doa Battitta Etxepare, galderari arrapostu eman ezinik. Zer zeinu behar ditu jo beraz? Suarenak menturaz, laguntza eske? Bataioarenak, sortu berri den gerlarengatik? Bestentzakoak? Hil-zeinuak? Ez dira, bada, aieru txarrekoak izanen Heriori dei eginen dioten ezkila zeinuak? Baina su zeinuek larritu eginen dute jendea, eta aztoratu… Hil-zeinuak jotzea izanen du egokiena, larritasunaren adierazteko. Bertzelako zeinuren bat behar ote luke asmatu? Bo! Ez luke nehork jakinen zer liratekeen zeinu berri horiek, eta pentsatuko lukete Battitta tronpatua dela, edo zoratua. Elizako borta iragatearekin erabaki du ez dela orenik pentsamenduetan agortzeko: hil-zeinuak emanen ditu beraz. «Azken buruan, zer da bada gerla, etsaiak hiltzeaz bertze?». Iluntzean, itzalak hedatzearekin, su gorri batek hartuko du zerua, «Arrats gorri, goiz argi» pentsatuko du Battittak etxe atarian pipari su emanez, bele batek, hesola baten gainetik jautsirik, hildako sagu bat irentsiko du.
Iturriak