Entzun eta isil, baiezko biribil

Azalpena

Kexarik agertzen ez duenak eta isilik gelditzen denak ados dagoela adierazten du.

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Quien calla otorga

fr. Qui ne dit mot, consent

en. Silence gives consent

kat. Qui calla, hi consent/atorga

gal. Quen cala outorga

Testuinguruan

  • Guaixe: Sakandar bat euskara batuaren sorreran, in Guaixe.eus (2018-IX-29):

Egoera horrek etorkizunean konponbide zaileko arazoak sortuko ditu hezkuntzan eta hedabideetan”. Adibidea ere jarri zien, “euskara irakaskuntzan ezarriz gero, testu-liburuak euskalki bakoitzean egitea zaila izateaz aparte oso garesti litzateke”. Euskal Herri guztirako ariko ziren hedabideen sare bat bideragarria ez litzatekeela izanen ere gaztigatu zien. Funtzionarioak euskaltzainei euskara batzearen premia azpimarratu zien, etorkizuneko erronkei bermeekin erantzuteko bidea hura zela ziurtatuz.

 Egoera deserosoan gelditu ziren euskaltzainak. Egoerari laztasuna kentzeko bazkaldu ondoren Serra Estruchek gehitu nahi izan zuen bera katalana zela. Bilera bukatuta bidea alderantziz egin zuten eta erregimeneko funtzionarioa tren geltokian agurtu zuten. Lau euskaltzainak nasan zeudela Lekuonak zehatz eta arin esan zuen: “Koldo, berehala hartu beharko duzu horren ardura”. Mitxelenak entzun eta isil, baiezko biribil.

  • Iurrebaso Atutxa, Jon: Indarkeriaren harira, in la haine.org (2018-XII-17):

Indarkeria tresna bat da. Isilik egoteko jarrera hor dago bai, baina salatu ez eta egiturazko indarkeria estaltzen laguntzen badugu, indarkeriazko jarrera bilakatzen da. Ez da tresna itsua, ez eta, jarrera bat gehiago ere. Honexetarako da kapitalak darabilen indarkeria: klase sozial jakin bat babestu eta klase berekoak ez direnen kontra boterea erabiltzeko. Kapitalak eta indar atzerakoiek darabilten indarkeria gizateriaren aurkako krimena da, eta beldurra eta segurtasunik eza eragitea du helburu. Horrenbestez, entzun eta isil, baiezko biribil, egiturazko indarkeria beharrezkotzat jotzen dutelako edo indarkeriari aurre egiteko adorerik gabe daudelako. Bi zergatiak, neurri handiago edo txikiagoan, kontu larriak dira.

-Betiko zuhurra hi! Toki bat ezagutzen diat hiriaren bestaldean. Neska-mutil oso lirainak zeudek beti. Nahi izan ezkero, bertara hurbil gaitezkek begitu bat botatzera.

Edmundori burura zekiokeen azken gauza toki dibertigarribatera sartzea zen. «Kez, doinuz eta izaki zalapartariz betetako toki bat!». Ideia hutsak ere ikara batean jartzen zuen. Dena den, ostiral hark ohiko ostiralekin zerikusirikez zuenez, lagunari ez zion protestarik jaso. Eta esaera zaharrak dioenez: entzun eta ixil, baiezko biribil.

Iturriak

Harluxet, Euskaltzaindia, Elhuyar hiztegiak, Guaixe, La Haine,  X. Galarreta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.