Azalpena
Haurrek entzuten dutena errepikatzen dute; hortaz, kontuz ibili beharra dago.
Aldaerak
Umearen zentzuna, etxean entzuna
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Lo que el niño oyó en el hogar, eso dice en el portal
fr. Ce que l’enfant dit au foyer est tôt connu jusqu’au moustier
kat. El fill del carnisser no el vulgues per barber
gal. O que o neno oíu na casa vaino dicir ao curral
Testuinguruan
- Txarli: Umeen zentzuna, etxean entzuna, in Dimako guraso elkartea (2009-VII-13):
UMEEN ZENTZUNA, ETXEAN ENTZUNA
Guraso agurgarriok:
Igorreko Institututik proposamen interesgarri bat etorri jaku:
Hizkuntza, kultura, ahozko tradizioa, … gurasoengandik seme-alabengana pasetan dala kontutan hartuz, zergatik ez garai bateko abestiak, jolas-kantak, esaerak eta abarrekoak hartu eta diska bat grabatzea?. Arratia osoko gurasoentzako proposamena da. Dimako Guraso Elkarteak proiektu honetan parte hartzea erabaki dau eta horregatik, guri toketan jakuna antolatzeko, bilera batera konboketan zaitugu:
-ekainaren 19an, barikuan, arrastiko 6etan, eskolan bertan; animatu zaitez.
Eta Arratiako aintzineko kanta, esaera, jolasa, … ezagutzen badozu, ez gorde zuretzat bakarrik: geugaz konpartitu!
- De Pedro, Jokin: Umeen zentzuna…, in Hiruka.eus (2004-II-19):
…etxean entzuna”. Ez da aitzakia makala irakasleontzat, ez, ikasleen heziketa txarra euren gurasoei leporatzea.
Gurasoek ere erabili ohi dituzte kontrakoak —baina parekoak, azken batean—: “Gure umeak holakoak eta halakoak egiten dituela eskolan? Zuok irakasleok bideratu, hezitzaileak zarete, ez ba? Horretarako ordaintzen dizuete, kontxo!”
Badakit gauzak apur bat muturrera eroatea dena, baina ez pentsa, bai lehenengoa eta bai bigarrena modukoak, denetarikoak entzun izan dituzte gure ikastetxeetako horma eskarmentudunek.
- Montes Lasarte, Aitor: Jakinsarea, edo kolonizatuen akademia, in Naiz (2018-III-20):
Umeen zentzuna, etxean entzuna esaten da. Osasun langileekin gauza bera gertatzen da: haurrak etxean bezala, erakunde sanitarioetan sozializatzen dira, ospitaleetan eta arreta guneetan, unibertsitatean zein espezialitatea egiteko orduan. Medikuak ikasia, ospitalean ikusia esan daiteke. Eguneroko jarduera barneratzen dugu, indarrean dagoena oharkabean irentsi, normaltzat hartuz.
Iturriak
Labayru, Dimako gurasoak, Hiruka, Naiz