Sua eta ura, belaunetik behera

Azalpena

Ezbeharrik ez izateko aholkua.

Aldaerak

Ura eta sua belaunetik behera

Sua eta ura, belaunen azpitik

Photo by  Quasi Misha on Unsplash

Testuinguruan

  • Iturain, Iñaki: Sua eta ura, belaunetik behera, in Karkara (2019-III-13):

Airea, ura, lurra eta sua dira munduko lau bizigai naturalak. Laurak ditu beharrezko biziak, ezinbesteko gizakiak. Baina horiek haserretu eta haizea, euria, lurrikara edo sutea handiak direnean, erne! Euskaraz bada esaera zahar bat, `Sua eta ura, belaunetik behera´, horien arriskua gogorarazten diguna.

  • Mujika, Amagoia: Sua eta ura, belaunetik behera, in Naiz (2014-XII-27):

Pasai Trintxerpen urte hasiera bortitza izan zuten, suak berrogei familiatik gora beren etxeetatik bota baitzituen. Gero, urtarrila itsasoari begira hasi eta bukatu genuen, denboraleak txikizioa ekarri baitzuen. Esaerak dioen bezala: sua eta ura, belaunetik behera.

  • Landa, Joxe: Negua agertu da azkenean, in joxelanda (2007-I-29):

Txarraldi gogorra jasan dugu igaro den aste honetan. Asko komentatu da gauza hau, bai medioetan eta bai jende artean ere. Gehiegitzat jo dute batzuk hainbeste alarma eta hainbeste zer esan eguraldiaren txarraldi koxkor batengatik. Baina nik ere egin nahi nuke neurea, aspergarria izango bada ere. Egia da eguraldiaren zenbait elementu nahiko aztoratuta ibili direla. Dexente izan dira denera bota dituen litroak. Lehenengo euria galanki eta gero elurra mardul. Horrenbeste txingor ez dut uste aspaldian bota duenik. Tximistak eta trumoiak ere hiru gauetan ez dira badaezbadakoak izan. Ostegun goizeko haize ufadak ere ederki astindu zituen kostaldeak. Gero hotzaren maila markakoa ez baina bai pulamentuzkoa. Orain elurrak oso poliki urtuko direnez urtegiak betetzen joateko aproposa. Onaldi luzearen ondoren negua azaldu zaigu bere gordintasunean. Baina ez nago ados onaldi luze horretan epeltasun anormala egon denik. Bero gehiagoko neguak dezente ezagutu dituk nik. Bestalde hotzik handienetatik elurrak ederki asko babestu du lurra. Beraz, oraingoz negua ez doa hain gaizki. Elementu demonio horiek pixka bat hobeto kontrolatu izan balitu hor nonbait. Baina trakeskeri horiek asko molestatzen dute jendea. Ibili behar handia dago orain eta elurra traba ikaragarria da horretarako. Sua eta ura belaunetik behera eta elurra berriz etxaburutik gora esan ohi zuen gure aitak. Elurrak ateak itxi zioen berriz gure amak.

Iturriak

Labayru, Karkara, Naiz, joxelanda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.