Azalpena
Entzulea argia denean ez da azalpen handirik behar.
Aldaerak
Aditzaile onari hizketak urri
Aditzaile onari hitz gutxi
Ulertzaile onari, hitz gutxi
Zuhurrak hitz erdiz aditzen
Zuhurrak bi hitz aski
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. A buen entendedor, pocas palabras bastan
fr. À bon entendeur, salut!
en. A word to the wise is enough
kat. A bon entenedor, poques paraules
gal. A bo entendedor, poucas palabras bastan
Testuinguruan
- Agirregabiria, Amaia: Punta-puntako e-azpiegiturak? Zertarako?, in Estibaus:
Asmo handiak azaldu ditu Donostiako Udaletxeak gure herria Teknologia Berrietara hurbiltzerako orduan. Hortxe dugu Altza-Larratxo deritzon Teknologia Berrien Zentrua, Altzako herritarrak IKTB-etara hurbiltzeko asmoa duena eta gerora, Donostia osorako herritar sare batentzat abiapuntua izango dena. Azpiegitura ziurtatuko omen du eraikin honek, baina nora konektatuko dira herritarrak? Ba al dago altzatzarrontzat eta Donostiako herritarrentzat sarean eduki interesgarririk?
“Konektagarritasuren” arazoa zuzentzeko “Konekta Zaitez” kanpaina izan genuen, erabiltzaile gehienentzat ekipoen berrikuntza bat suposatu zuelarik; ekipoak berritu bai baina konektatzen al dira guzti horiek sarera? Beharbada, eta instituzioek “konexioen zenbakiak” handitzea badute helburu, bide ezberdinak jorratu beharko lituzkete; interneteko zerbitzuak hornitzen dituzten enpresei konektagarritasun baldintza hobeak exijitu edo haiek finantzatu, hala nola benetazko tarifa lauak, ADSLaren zabalkuntza eta batez ere, sarea eduki erakargarriez hornitu. Ikusi besterik ez dago Donostiako Udaletxearen esku dauden webguneen kalitatea, erabilgarritasuna eta zerbitzuen eskaintza: www.donostia.org, www.edonostia.org eta www.partaidetza.org. Aditzaile onari, hitz gutxi.
- Murua, Iñaki: Aurkezpenen inguruan, in Botxotik ziberespaziora:
Joan den urrian gazteleraz egin nuenaren antzera, eta zenbat buru hainbat aburu dagoela jabetuta, hona hemen aurkezpenen inguruko nire hausnarketa txikia atsotitzak baliatuta, besteak beste erabiliko ditugunek gure jarduna indartu dezaten eta ez daitezen ahulgune bilakatu. Testu laburra izanda, ez eska garirik zuharrari, baina bestetik aditzaile onari hitz gutxi nahiko zaizkionez, Pernandoren egiak kontatu gabe, baten bati erabilgarri suertatutako ahal zaio! Hala bedi.
- Rodrigo, Mamen: Pirritx eta Porrotxen zale sutsuak izaten jarraitzen dugu, in Argia:
-Punk eta neskak, eskandalua noski.
-Eskandalua izan zen inori minik egiten ez zioten lau neska punken kontura halako kalapita sortzea. Hitz egiteko edo salatzeko besterik ez balego bezala…
-Ederra egin zenuten baina…
-Meritua ez zen osoki geurea izan, komunikabide eta parlamentari espainiarren laguntza izan genuen. Seko aspertuta behar zuten denek.
-Eta punkak? Hiru akorde, abiadura eta aurrera!
-Finean neska normalak ginen, mundua eta, batez ere, musika ulertzeko modu ezberdina zutenak.
-83an Me gusta ser una zorra zen; 2003an Me gusta ser.
-Eta Me gusta izango da 2023an. Hitzekin ere, beste hainbat konturekin bezala, less is more printzipioa aplikatu behar da, edo beste hau: aditzaile onari hizketak urri.
Iturriak
Elhuyar, Labayru, Estibaus, Botxotik ziberespaziora, Argia