Azalpena
Arrazoi handirik gabe larritu, estutu.
Aldaerak
Titarekada bat uretan ito
Baso bete uretan ito
Titare bete uretan ito
Putzu txikian ito
Zazpi etxeko herrian galdu
Ur tanta batean ito
Hego haizerik gabe zoratu
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Ahogarse en un vaso de agua
fr. Se noyer dans un verre d’eau
Testuinguruan
- HABE: Horoskopoa, in Habe aldizkaria (1986-XI-1):
SCORPIO Urriaren 24etik Azaroaren 22ra
Etxean sartuta bizi zara aspaldian, itxitura batean bezala. Ez ote zara lizunduko gero? Komeni zaizu irtetea eta jendearekin egotea. Bestela problemarik txikienek ere buelo haundia hartzen dute eta azkenean burua gaztainak erretzeko danbolina bezala jartzen da, bero, tiro eta pun. Ez zaitez ito titare batean.
- Iturbe, Arantxa: Ai, ama!, in Alberdania (2004):
Beste aholku batzuk, aldiz, ongi etorriak izaten dira. Zure egoera beretik pasatu berri direnenak batik bat. Aholku praktikoak izaten dira gehienetan. Flotadore lana egiten dutenak baso bete uretan itotzeko zorian zaudenean.
Haiei esker ez nintzen ito, ama ona izateko aholkuen itsasoan.
Iturriak
Elhuyar, Labayru, Intza, Intza II, HABE, Ai, ama!